X-gaztea maketa lehiaketa-X

X-gaztea maketa lehiaketa-X

Maketa Lehiaketa

Saria

Maketa Lehiaketako Leun taldea saritu du Kafe Antzokiak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

500 euroko saria jaso dute mungiarrek. Bestalde, bost finalistak Kafe Antzokian lehiatuko dira ostiralean, sari nagusiaren bila.

1:33

Maketa Lehiaketaren 25. edizioa bukaerara iristen ari da. Dakizuenez, egun gutxi geratzen dira final handia heltzeko. Hain zuzen ere, ostiralean igoko dira Bilboko Kafe Antzokiko oholtzara bost finalistak, euren kantuak jarraitzaileen aurrean defendatzeko.

Gainera, egun horretan bertan erabakiko du epaimahaiak zein den edizio honetako irabazlea. Esan bezala, bost dira finalean lehiatuko diren taldeak: Eraul, Dekot, Pet Fennec, Aneguria eta Katez. Azken horrek irabazi du aurtengo GazteBizHitza saria.

Hori, ostera, ez da banatu dugun sari bakarra izan. Izan ere, gaur bertan erabaki du Kafe Antzokiak zein den 500 euroko sari potoloa merezi duen taldea. Hala, 25. edizio honetan Leun mungiarrak saritzea erabaki du Antzokiak.

Zorionak, beraz, Leun taldeari!

Finala

Aipatu bost taldeen lagunek eta senitartekoek Bizkaiko hiriburuan dute hitzordua, ostiral gauean. 21:30etik aurrera, 20 minutu inguruko kontzertuak emango dituzte finalistek.

Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek aurkeztuko dute gala, non musika onak finalisten eta publikoaren urduritasuna estaliko duen.

Sarrera doakoa izango da.