X-gaztea maketa lehiaketa-X

X-gaztea maketa lehiaketa-X

Maketa Lehiaketa

Maketa Lehiaketa 2018

Baditugu bozketa-fasean lehiatuko diren hogeita bat finalisten izenak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Martxoaren 22ra arte egongo da zabalik botoa emateko epea. Hortik bi taldek lortuko dute finalerako txartela. Gainera, GazteBizHitza saria eramango du entzuleen babesik handiena jasotzen duen taldeak.

Laurogei bat taldek hartu dute parte Maketa Lehiaketaren XXVII. edizioan, alabaina, hogeita batek soilik lortu dute bozketarako txartela. Hain zuzen ere, epaimahaikideek egindako hautaketaren ostean erabaki dugu zein diren bigarren fase honetan lehiatuko diren euskal musika taldeak.

Estilo anitzeko eta adin-tarte guztietako musikariak arituko dira lehian martxoaren 15etik 22ra iraungo duen bozketa-fasean. Rock doinuak dira nagusi finalisten artean, baina bestelako erritmoak ere badira. Gainera, lehiakide gehienak talde gisa aurkeztu badira ere, bakarlariren bat edo beste ere badago.

Orain, Gazteako entzuleen eta erabiltzaileen esku dago, beraz, azken erabakia. Izan ere, zuen botoei esker sailkatuko dira bi talde edo bakarlari apirilaren 27ko final handirako. Halaber, GazteBizHitza saria norentzat izango den erabakiko dute zuen botoek. Dakizuenez, egunean boto bakarra eman dezakezue.

Sailkatutako hogeita bat taldeak

1. Haustura

2. Evil Pink Machine

3. Marban

4. Pomeray

5. Pho-Bo

6. Eley

7. Ellas

8. Müller

9. Blue Beans

10. Reuben RG

11. Deus Ez

12. Nerabe

13. Sara Azurza

14. Hakima Fissi

15. Kavalvika

16. Aizkorak Zorroztu

17. Nax

18. Midnight Road

19. Biren

20. Silence

21. Superacid

Finala:

Guztira, bost taldek edo bakarlarik lortuko dute final handirako txartela. Finala apirilaren 27an egingo dugu, Bilboko Kafe Antzokian, eta bost finalistak bertan arituko dira zuzenean, euren kantuak eskaintzen. Epaimahaikideek horietako hiru aukeratuko dituzte, eta beste biak boto gehien jaso dituzten biak izango dira.

Sariak

Ohi bezala, sari potoloena (Epaimahaiaren Saria) jasotzen duen talde edo bakarlariak 5.000 euro eskuratuko ditu, eta Bilbao BBK Live jaialdian aritzeko aukera izango du.

Entzuleen babesik handiena jasotzen duenak, ostera, 2.500 euro eramango ditu (GazteBizHitza saria).

Horiez gain, beste sari bat egongo da: Kafe Antzokiaren sari berezia. Irabazleak 300 euro jasoko ditu.

Sari bat jasotzeak ez du beste bat lortzeko aukera baztertzen.