Albisteak

Ustekabea

AC/DCko batería-jotzaileak ez du bideo berrien grabazioan parte hartu

L.Z. | eitb.eus

Asteburuan Londresen izan dira "Play Ball" eta "Rock or Bust" kantuen bideoklipak grabatzen, eta Bob Richardsek hartu zuen Phill Rudden tokia.

AC/DC taldea "hankaz gora" dabil azkenaldian. Duela egun gutxi zabaldu genuenez, 41 urteko ibilbidearen ostean, Malcom Youngek taldea utzi behar izan du, dementziak jota.

Egun batzuk geroago, Phill Rudd batería-jotzailea dugu albiste. Izan ere, asteburuan Londresen taldeak egin dituen grabazio saioetan egon ez dela eman dute jakitera hainbat komunikabidek. Hain zuzen, "Play Ball" eta "Rock or Bust" kantuen bideoklipak grabatzen aritu dira Britainia Handiko hiriburuan, eta Bob Richardsek hartu omen zuen Rudden lekua.

Grabaziora gerturatu zirenei zera esan zien Brian Johnson abeslariak: "Ruddek ezin izan du etorri, familia-emergentzia batengatik". Blabbermouth.com atariak, ostera, adierazpen ofizialik ez dagoela argitu du.

AC/DCren lan berria "Rock or bust" deituko da, eta abenduaren 2an ikusiko du argia. Gainera, 2015ean mundu mailako bira aurkeztuko dute australiarrek.