Albisteak

Aurrerapen-abestia

Berri Txarraken 'Zerbait asmatuko dugu' kantaren estreinaldia, Gaztean

L.Z. | eitb.eus

Bihar, hilak 19, Bill Stevensonek eta Jason Livermorek ekoitzitako 'Xake-mate kultural bat' diskoko lehenengo abestia estreinatuko dugu Gaztean, esklusiban.

Estreinaldi berezia eta esklusiboa izango dugu bihar Gaztean. Berri Txarraken bilduma berrian azalduko den "Zerbait asmatuko dugu" aurrerapen-kantua entzungo duzue, bihartik aurrera, irratian zein webgunean.

Duela aste batzuk jakitera eman zutenez, Denbora da poligrafo bakarra izenburua izango du bildumak, eta hiru diskorekin egongo da osatuta.

"Lemak, aingurak" aurrerapen-kantua eta lan berriaren azala ezagutu ostean, kaleratze-data eta disko bakoitzaren edukiaren berri izan genuen. Geroago, kontzertu biraren datak eman zituzten ezagutzera.

Azaroaren 24an kaleratuko dute Denbora da poligrafo bakarra, eta disko bakoitzak sei eta zazpi kanta artean izango du.

Ross Robinsonek ekoitzitako kantuak ondorengoak dira:

I-SUTXAKURRAK

1."LANBROAN"
2. "ORDAINA"
3. "ALEGIA"
4. "ZIMELKOR"
5. "ARMAK"
6. "ETSIA"
7. "SUTXAKURRAK"

Ricky Fallknerren eskutik helduko diren abestiak, berriz, hauek dituzue:

II- HELDULEKU GUZTIAK

1."ADITU BIHURTUAK"
2. "BIGARREN ITZALA"
3. "LEMAK, AINGURAK"
4. "POLIGRAFO BAKARRA"
5. "BELE ERRALDOIA"
6. "HELDULEKU GUZTIAK"
7. "26 SEGUNDOTAN"

Bukatzeko, hau da Bill Stevensonek eta Jason Livermorek ekoitzitako kantu-zerrenda:

III- XAKE-MATE KULTURAL BAT

1. "ZERBAIT ASMATUKO DUGU"
2. "HEMEN SUKALDARIEN HERRIAN"
3. "ORAIN NORBAIT ZARA"
4. "HITZEN OINARRI AHULA"
5. "XAKE-MATE KULTURAL BAT"
6. "BIGARREN ESKUKO AMETS"