Albisteak

Egitaraua, itxita

Unclose, DJ Nash eta Move Martin, Mundaka Festivalen azken iragarpenak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Duela gutxi Loquilloren zuzenekoa ere iragarri zuten. Horiekin guztiekin itxitzat eman dute lehendabiziko edizioaren egitaraua.

Uztailaren 30etik abuztuaren 1era Mundaka Festival jaialdiaren estreinako edizioa egingo dute. Besteak beste, Echo & The Bunnymen, The Sonics, Anti-Flag, We Are Standard, Smile eta Belako izango dira entzungai. Talde guztiak Santa Katalina gunean arituko dira.

Gainera, duela egun gutxi iragarri zutenez, Loquillo ere igoko da oholtza gainera, baita azken orduan iragarritako Unclose, DJ Nash eta Move Martin ere.

Guztira, 4.000 jarraitzaile bilduko dira Mundakan aipatu egunetan.

Sarrerak

Oraindik ere eskuragarri daude bonu bereziak 55 euroan (+ banaketa gastuak). Halaber, eguneko sarrerak ere salgai daude jada.

gai daude jada.