Albisteak

Kontzertua

Berri Txarraken Donostiako kontzerturako sarrerak, agortuta

IDOIA ARANBARRI | EITB.EUS

Salgai jarri eta egun berean saldu dira Berri Txarrakek ekainaren 13an Doka Antzokian eskainiko duen kontzerturako sarrerak.

Atzo iragarri genuen Berri Txarrak Donostiako Doka Antzokiko agertokira igoko zela ekainaren 13an, eta atzo bertan jarri zituzten salgai sarrerak, baina goizean agortu ziren guztiak.

Sekulako arrakasta ari da izaten talde nafarra, gaztetxe bira iragarri zutenean ere sarrera guztiak egun berean agortu baitziren.