Gaztea

Gaztea Sariak

Astelehenean irekiko da Gaztea Sarietako bozketa

B. F. | EITB Media

Astebeteko epea egongo da gustuko izendatuen aldeko boza emateko. Garaikurrak otsailaren 29an banatuko dira, Euskaldunako Urban Hallen.

  • Gaztea Sariak 2024

    Gaztea Sariak 2024

Astelehenean (otsailak 12), 12:00etan, irekiko da 2024ko Gaztea Sarietan izendatutako hautagaien aldeko bozketa. Gaztea Sarien webgune berezian eman beharko da gustuko izendatuaren aldeko boza, astebeteko epean (otsailaren 19ra arte).

Aurtengo izendatuak

Bideoklip onenaren kategorian, IZAROren 'CERODENERO BIDEOKLIPAZO', Merina Gris eta Delaporteren 'ALMAR', Bulegoren 'Zure begi horiek', Amoranteren 'Habanera' eta Sara Zozayaren 'Caravan' dira aurtengo hautagaiak. Irakurri hemen izendatuen proposamenen inguruko xehetasun guztiak. Huntza, ETS, Belako, Janus Lester eta TOC dira zuzeneko onenaren kategoriako (Kutxabank Kornerren eskutik) bost hautatuak. Azken urtean jendaurrean eskainitako ikuskizunei esker lortu dute izendapena.

Urteko diskoaren kategorian, ZETAKen AAZTIYEN, IZAROren cerodenero, Nøgenen Åben Cirkel, Ibil Bediren Goldea eta Verde Pratoren Adoretua albumak lehiatuko dira. Hemen diskoei buruz jakin beharrekoa.

Abesti onenari dagokionez, Bulegoren "Zure Begi Horiek", Leihotikan eta Gorka Urbizuren "Etorkizuna Ginenean", Nøgen eta David Ruizen "Abendua", Tatta eta Malakiasen "Zure atzetik" eta Dupla eta Julietaren "Gauz zoro bat Bartzelonan" dira bost hautagaiak.

Azkenik, ZETAK, Merina Gris, Ibil Bedi, Neomak eta Ben Yart dira 2024ko Gaztea Sarietako talde edo bakarlari onenaren kategoriako bost izendatuak

Gaztea Sarien gala

Irabazleek otsailaren 29an jasoko dute garaikurra, ezustekoz beteriko galan.

2023an euskal musikak emandakoak saritzeaz gain, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da (bezperan zein sari banaketaren egunean), Gorka Urbizu eta ETSren kontzertuekin.