X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

Ballroom kultura, arraza eta LGTBI+ komunitatea: nondik datoz ‘ama, ‘slay’ eta ‘zerbitzatu’ kontzeptuak?

Klub musika eta kulturaren munduan murgilduko gara "B Aldea"n, hamabostean behin, Alai Ormazabalekin.

  • 'Paris is burning' dokumentaleko irudia

    'Paris is burning' dokumentaleko irudia

    26:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

Klub kulturan murgilduko gaitu Alai Ormazabal musikari eta ekoizleak hamabostean behin, "B Aldea"n. Bere lehenengo tartean, ballroom kulturaz aritu zaigu kolaboratzailea.

RuPaul's Drag Race telebista saioaren arrakastari esker gure egunerokoan txertatu ditugun kultura eta lengoaia izan ditu hizpide.

80ko hamarkadan sortu zen ballroom mugimendua, New Yorken, identitate disidenteen bizileku alternatibo gisa. Etxeetan antolatzen ziren LGTBI+ komunitateko kideak, arrazializatuak gehienak, ama baten figuraren bueltan (ordutik dator divei "ama" deitzeko joera).

"Ikoniko" eta "legendario" hitzek ere bazuten zentzu berezia etxeen baitan, Alaiek azaldu digunez. Egun bogan dagoen vogue dantzaz eta drag kulturaren sorkuntzaz ere aritu da kolaboratzailea.

Bukatzeko, gaiari buruz jakin beharrekoak ikasteko bi gomendio: 'Paris is burning' dokumentala eta Netflixeko 'Pose' telesaila.