Albisteak
Tendentziak-Oinetakoak
Beste behin ere Kurt Cobain musikaria omenduko du Conversek
Luzia Zugadi
Guztira lau modelo ezberdin atera ditu zapatilen marka ezagun honek Nirvana taldeko abeslaria omentzeko.
Badirudi Conversek ez duela Kurt Cobain ahaztu nahi, aurten ere, Nirvana taldeko abeslariari eskainitako bilduma bat aterako baitu zapatilen marka ezagun honek.
Hain zuzen ere, udaberriari begira kaleratuko du marka estatubatuarrak Kurt Cobainen omenezko bilduma eta guztira lau modelo ezberdina aurkeztu ditu.
Chuck Taylor zapatilen estiloari eutsiz, laukiak, marrazkiak nahiz abeslari ohiari buruzko datuak ematen dituzten esaldiak daramatzaten oinetakoak diseinatu ditu Conversek.