Albisteak
Moda
Mutilen artean datorren udan nagusituko diren tendentziak
Luzia Zugadi
Gabardinak, 60. hamarkadako moda, jantzi zabal eta apurtuak eta kolore zuria dira udaberriko tendentzia nagusiak.
Aurreko batean nesken artean udako denboraldian modan egongo diren jantzien errepasoa egin zuen Gazteak eta gaur mutiletan nagusituko diren tendentziak ezagutuko ditugu.
Gabardinak
Dotore jantzi nahi dutenentzat eta, era berean, egun euritsuei aurre egin nahi dietenentzat, gabardinak izango dira jantzirik aproposenak. Erosoak, pisu gutxikoak eta freskoak izango dira oro har udaberritik aurrera ikusiko diren gabardinak.
60. hamarkada
60. hamarkada presente egongo da datorren udako bildumetan. Inoiz baino txano gehiago ikusiko dira, baita marrak eta gangster estiloko lookak ere. Gainera, Tom Forden estiloko betaurrekoak nagusituko dira.
Jantzi zabalak
Erosotasuna bilatzen duten jantziak eramango dira. Galtza zabalak eta zahar itxurakoak ikusiko dira eta arropa apurtuak jantzi klasikoekin konbinatuta eramango dira.
Kolore zuria
Zeremonietan edota hitzordu garrantzitsuetan, kolore zuriak kolore beltzari aurre hartuko dio.