Albisteak

Aurkezpenak

Salgai dira Kaotikoren eta Natural Projecten lan berriak

Garazi Urdanpilleta

Aguraingo taldeak Reacciona! diskoa jarri du salgai eta hilaren 24an egingo du prentsaurrekoa Bilbon. Andoaingo taldeak, berriz, Discontinuidad diskoaren aurkezpena egingo du eguerdian Donostian.

Bi euskal disko berri jarri dituzte gaur salgai: Natural Project talde andoaindarraren Discontinuidad eta Kaotiko boskote aguraindarraren Reacciona!. Natural Projectek gaur eguerdian egingo du disko berriaren aurkezpena Donostiako Udal Liburutegiko kriptan eta Kaotikok datorren asteazkenean emango du prentsaurrekoa Bilboko Kafe Atzokian.

Kaotiko: Reacciona!. Estudioko seigarren lana dakar Aguraingo taldeak. Irmotasunez, indarrez eta abiadura handiagoz itzuli da taldea. Azkarateko (Nafarroa) Katarain estudioetan grabatu zuten diskoa 2009ko abenduan, haritz Harreguirekin. Nahasketak, berriz, Usurbilgo Higain estudioan egin dituzte eta masterizazioak, aldiz, Azkarateko (Nafarroa) Mamia Mastering Studio estudioetan egin dizkie Jonan Ordorikak. Ekoizpen musikalaz Kaotiko taldea bera eta Haritz&' || 'nbsp;Harregui arduratu dira. 13 kantu berri dakartza taldeak Reacciona! lanean.

Natural Project: Discontinuidad. Laukote andoaindarraren estudioko bigarren lan luzea da Discontinuidad eta 11 abesti bildu dituzte bertan. Aniztasuna izango da disko berriaren ezaugarri nagusia eta aniztasun horren erakusgarri dira lan horretan bildu dituzten bi birnahasketak eta Gorka Merchan zinema-zuzendari donostiarraren La casa de mi padre filmerako osatutako "Ispilua" abestia. Orain arte egindako ibilbidean bilakaera nabarmena izan duen arren, Natural Project taldearen musika 80ko hamarkadako musikaren eta egungo hainbat musika motaren arteko nahasketa da. Estilo hori ere izango dugu nagusi otsailaren 17an aurkeztuko duten disko berrian.