Albisteak

Arrakasta

Delorean ikusteko sarrerak agortu dira AEBetako hiri nagusietan

Garazi Urdanpilleta

New Yorken, Bostonen, San Franciscon, Chicagon eta Los Angelesen taldea zarauztarra zuzenean ikusteko sarrera guztiak amaitu dira. Bestalde, Subiza lanaren argitalpena apirilaren 20ra atzeratu da.

Deloreanek Ameriketan bira izugarria egingo du udaberrian eta AEBetako hiri nagusietan, agortu egin dira talde zarauztarra zuzenean ikusteko sarrera guztiak. Sold Out&' || 'nbsp; kartela jarri dute New Yorken, Bostonen, San Franciscon, Chicagon eta Los Angelesen.

Bestalde, Subiza diskoa martxoan kaleratu zela iragarri bazuten ere, Bartzelonan kokatutako laukote gipuzkoarrak iragarri du apirilaren 20 arte atzeratu dela argitalpena. Hori bai, martxoan Stay Close izeneko EP berria aterako dute eta, gainera, Ayrton Senna EP arrakastatsuaren argitalpen berria jarriko dute salgai.&' || 'nbsp;Argitalpen berri horretan John Talabotek egindako birnahasketa bat topatuko dugu.

Datozen asteetan baieztatuko dute Ameriketatik bueltan izango duten kontzertu zerrenda osoa.