2010/02/25

12:39

Albisteak

Benicassimgo jaialdia

Vampire Weekend, Leftfield eta Klaxons, Fib Heinekenen

Garazi Urdanpilleta

Jaialdia uztailaren15etik 18ra izango da eta aurretik iragarritako Dizzie Rascal, Kasabian eta The Prodigyrekin batera arituko dira gaur baieztatu dituzten taldeak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

2010eko Fib Heineken jaialdiko kartela osatzen ari dira pixkanaka eta talde gehiago iragarri dituzte: Vampire Weekend, Leftfield, Klaxons, The Courteeners, Calvin Harris, Cut Copy, Yuksek, Magnetic Man, Skream, Benga, Los Ilegales, Triangulo de amor bizarro, Jonston eta Southern Arts Society. Nabarmentzekoa da une honetan eszena independentean den talderik garrantzitsuenetakoa, New Yorkeko Vampire Weekend taldea, Contra lana besapean hartuta iritsiko dela. Jende ugari bilduko dute, halaebr, Calvin Harrisek eta Klaxons, Letfield, The Couteneers eta eta Cut Copy taldeek. Los Ilegales talde asturiarra, berriz, ofizialki agurtuko da 30 urteko ibilbidearen ondoren.

Aurretik iragarri zituzten Dizzie Rascal raperoarekin, Ian Brownekin eta Kasabian, PIL, The Speacials etaThe Prodigy taldeekin batera arituko dira artista eta talde horiekguztiak Benicassimen (Castellon) egiten den jaialdi erraldoiaren XVI.edizioan. Jaialdi osorako abonu bereziak 180 euroren truke daude salgai eta 3 egunetarako bonuek, berriz 155 euroko salneurria izango dute.&' || 'nbsp;

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;