Itxi

Musika

Jaialdiak

FIBek Dizzee Rascal, Kasabian eta The Prodigy konfirmatu ditu

Erredakzioa

The Specials, PiL eta Ian Brown ere izango dira uztailaren 15etik 18rako zitan.

Benicassimeko Nazioarteko Musika Jaialdiak, FIBek, hurrengo ediziorako lehen artistak konfirmatu ditu:&' || 'nbsp;Dizzee Rascal, Kasabian, The Prodigy, The Specials, PiL eta Ian Brown uztailaren 15etik 18ra izango dira Alacanteko udalerrian.

Eszenatokietara bueltan datozen bi talde historiko berreskuratuko ditu:&' || 'nbsp;The Specials (ska estiloaren sortzaileak)&' || 'nbsp;eta PiL&' || 'nbsp;(Johnny Rottenek Sex Pistols utzi ostean egin zuen taldea, Jamaikako erritmoekin).

Sarrerak salgai daude eta 180 eurotako salneurria dute. Hiru egunetarako abonamenduak ere salgai daude eta horietarako iazko edizioko salneurria errespetatuko dute:&' || 'nbsp;155 euro.