Azkena Rock

Jaialdia

Black Mountain eta JD Mcpherson, Azkena Rock jaialdian

L.Z. | eitb.eus

Ekainaren 19an eta 20an Gasteizen arituko diren hamaika artistaren izenak ezagutzera eman dituzte dagoeneko. Bi eguneko bonu berezia abenduaren 18ra arte egongo da eskuragarri.

  • Black Mountain

    Black Mountain

Azkena Rock Festival jaialdiak hamalaugarren edizioa beteko du 2015ean, eta dagoeneko Gasteizen ekainaren 19an eta 20an arituko diren hainbat talderen izenak iragarri dituzte antolatzaileek. Egitarauan sartu dituzten azkenak Black Mountain kanadarrak eta JD McPherson estatubatuarrak dira. Lehenengoak ez dira sekula Espainiako Estatuan izan.

Azken hamarkadako talde hoberenen artean dago Black Mountain. Duela hamar urte Vancouverren jaio zen taldea, eta estudioko hiru disko argitaratu dituzte (Black Mountain, 2005ean; In The Future, 2008an, eta Wilderness Heart, 2010ean). Hiru proiektuek arrakasta handia izan dute jarraitzaileen artean, baita musika kritikarien artean ere.

Bestalde, JD McPhersonek rockabilly eta rhythm and blues generoak lantzen ditu, batik bat. Oro har soinu retroa da nagusi bere diskoetan, eta abestiek 50eko hamarkadako ukitua dute.

Abenduaren 18ra arteko eskaintza

Abenduaren 18ra arte, egun hori barne, bi eguneko bonua 59 euroan (+ banaketa gastuak) egongo da eskuragarri.

Kanpalekura joan nahi dutenek 5 euro gehiago ordaindu beharko dituzte.

Kontzertuak

ZZ TOP
RED FANG
BLACK MOUNTAIN
EAGLES OF DEATH METAL
J.D. McPHERSON
THE DUBROVNIKS
OFF!
CHUCK RAGAN & THE CAMARADERIE
POWERSOLO
SVEN HAMMOND
HIGHLIGHTS