Bideoklipak

Irailaren 6an eta 7an

Crystal Fighters, Built to Spill eta Delorean, Kutxa Kultur jaialdian

L.Z.

Crocodilles, Bobby Bare Jr eta Damien Jurado era arituko dira Donostian, irailaren 6an eta 7an. Sarrerak salgai daude jada, 17 eurotan.

03:55
Crystal Fighters: ''Champion sound''

Kutxa Kultur Zirkuituan arituko diren artistetako batzuen izenak iragarri genituen abenduan, eta bi hilabete geroago, irailean Igeldoko jolas parkean joko duten taldeetako batzuk ezagutu ditugu.

Oraindik kartela osatu gabe dagoen arren, irailaren 6an eta 7an, Crystal Fighters, Built To Spill, Delorean, Crocodilles, Bobby Bare Jr eta Damien Jurado Donostian izango direla jakitera eman dute antolatzaileek. Guztira, 28 taldek parte hartuko dute Kutxa Kultur Festibalean.

Crystal Fighters Erresuma Batuko taldeak bigarren diskoa aurkezteko Europako bira iragarri berri du; hain zuzen, Igeldon, irailaren 6an, abiatuko dute kontzertu katea. Taldeak euskal kulturari etengabe egin izan dio keinu, abestien, bideoklipen eta webgunearen bidez. Izan ere, kideetako baten aitona euskal herritarra zen.

Built To Spill Doug Martsch buru duen taldeak zazpi disko ditu kalean, baina nekez ikusi ahal izan ditugu zuzenean Euskal Herrian, orain arte. Gainera, 2 urte disko berririk kaleratu gabe eta biran atera gabe egon ondoren, Delorean zarauztarrak ikusteko parada bikaina ere izango da.

Bestalde, Damien Jurado folk amerikarra egiten duen kantautoreak emanaldi hunkigarria eskainiko du, ziur.

Sarrerak gaur jarri dituzte salgai, kutxasarrerak.net webgunean, 17 eurotan.