Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Uztailaren 7tik 9ra, Bilbon

Hot Chip taldea Bilbao BBK Live jaialdian egongo da

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Uztailaren 7tik 9ra egingo dute aurten Bilboko musika jaialdi ezagunena. Hot Chipekin batera, besteak beste, Pixies eta New Order ere arituko dira.

Azkenaldian, Bilbao BBK Live jaialdia kasik egunero ari da iragarpen berriak egiten. Gaurkoan, Hot Chip taldea 2016ko edizioan arituko dela jakinarazi dute. Hala, popa eta musika elektronikoa uztartzen dituen aipatu talde britainiarrak Bizkaiko hiriburua bisitatuko du uztailaren 7tik 9ra.

2000. urtean sortu zuten Hot Chip taldea Alexis Taylor eta Joe Goddard eskolakideek, eta 2004an argitaratu zuten iraupen laburreko lehendabiziko diskoa. Dena den, 2006a izan zen urrezko urtea britainiarrentzat. Izan ere, James Murphyren diskoetxeak fitxatu zituen, eta estudioko bigarren lana kaleratu zuten orduantxe. Dagoeneko sei disko dituzte; maiatzean argitaratu dute azkena.

Orain arte baieztatutako taldeak

PIXIES

NEW ORDER

M83

HOT CHIP

JOSÉ GONZÁLEZ

FATHER JOHN MISTY

COURTNEY BARNETT

Sarrerak

Gogoratu gaur bukatzen dela hiru eguneko bonu berezia 90 euroan eskuratzeko epea. Bihartik aurrera, 20 euro garestiago salduko dute.