Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Uztailak 7-9

Years & Years talde britainiarra Bilbao BBK Live jaialdian izango da

N.V. | eitb.eus

Hirukote ingelesa Pixies, New Order, M83 eta beste hainbat talderi batu zaie Kobeta mendiko jaialdiaren kartelean.

Years & Years pop elektronikoko talde britainiarrak Bilbao BBK Live jaialdiaren hamaikagarren edizioan joko du, 2016ko uztailaren 7, 8 eta 9an, Pixies, New Order, M83, Father John Misty, José González, Courntey Barnett eta WAS taldeekin batera, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Elektronika, soul, r&b eta pop doinuen nahasketa eta Olly Alexander abeslariaren ahots berezia dira horren arrakastaren gakoak, jaialdiaren arduradunen esanetan. Europako jaialdirik garrantzitsuenetan aritu dira dagoeneko hiru gazteok.

Taldeak bost EP argitaratu ditu, kontzertu mordoa eman du eta Europan bira bat egin du Sam Smithek gonbidatuta. Ekainean, BBC Sound of The Year Poll 2015 izendapena jaso zuen, urtero Erresuma Batuan proiekzio handiena duen artista nabarmentzen duena.

Years & Years taldea Ingalaterrako birako sarrera guztiak agortuta helduko da Bilbao BBK Live jaialdira.

Jaialdirako bonua 116 euroan dago salgai. Kanpinera sartzeko eskubidea ematen duen bonuak 126 euroko prezioa du.