Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Ekainean, Bilbon

La Habitacion Roja taldea Bilbao BBK Live Bereziak zikloari batu zaio

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ekainean egingo dituzte aipatu zikloko doako kontzertuak Bizkaiko hiriburuko zenbait aretotan.

  • la habitacion roja kutxa kultur. argazkia: efe

    la habitacion roja kutxa kultur. argazkia: efe

La Habitacion Roja taldeak Bilbao BBK Live Bereziak musika-zikloan hartuko du parte. Horrela, Bilbo erdialdera hurbilduko da aipatu jaialdia datorren hilean.

Kontzertua Stage Live aretoan izango da, uztailaren 2an, eta emanaldira joan nahi dutenek gonbidapena eskuratu beharko dute. Oraindik, ordea, ez dute zehaztu zein izango den gonbidapena lortzeko bidea.

1994an sortu zen La Habitacion Roja taldea, eta, hogeita bi urte geroago, estudioko bederatzi disko dituzte; azkena, apirilean argitaratutako Sagrado Corazón.

Egitaraua:

Ekainak 3, 21:30, Sonora aretoa (Astrabudua, Erandio)

FREEDONIA

Ekainak 11, 21:00, Fever (Bilbo)

JULIAN MAESO + ANAUT

Ekainak 17, 23:30, Erribera (Bilbo)

MUCHO

Ekainak 25, 21:00, Bilborock (Bilbo)

VINILA VON BISMARK

Uztailak 2, 21:00, Stage Live (Bilbo)

LA HABITACION ROJA + GERENTE