Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bigarren eguna

33.400 lagunek Pixiesen ondareari ohore, Bilbao BBK Liven

eitb.eus

Estatubatuarrek beren ibilbide oparoko kantuak eskaini dituzte bart Kobeta mendian, Grimes, Belako eta Slaves ere nabarmendu diren egun batean. Gaur, Foals eta Tame Impala, jaialdia ixteko.

3:03

33.427 pertsona bildu dira ostiralarekin 2016ko Bilbao BBK Liveren bigarren jardunaldian, Bilboko mendian. In Heavenek abiatu du musika erauntsia, eta haren ostean Jose Gonzalez argentinar jatorriko suediar intimista, Ocean Colour Scene britainiarren emanaldi dotorea, Love of Lesbian eta Grimes etorri dira, besteak beste.

Pepsi Stagen, sarrerako atetik gertuen dagoen agertokian, Belako taldeak bildu du jende gehien bigarren egun honetan; mukuru bete dute sarrera ingurua mungiarrek. Berriz ere, Bilboko topaldian jo duten hirugarren aldian, antolatzaileek jartzen dieten agertoki oro txiki uzten dutela erakutsi dute, gitarra astinaldiak eta elektronika baliatuta, jendearen faborea erabat berenduz.


Halere, dudarik gabe, Pixies izan dira jardunaldiko izarrak. Bostondarrek ibilbide joriko harribitxiak eskaini dituzte emanaldian, hala nola ?Hey? ?Where is My Mind??, ?Debaser? eta ?Planet of sound?.

Geroago, beste proposamen batzuek, Unerworldenak eta Karpan hankaz gora jarri duten Slavesenak kasurako, dantzan jarri dute jendea, eta Basoa guneak ere jarri dio musika gaua luzatu nahi izan duenaren asmoari.


Jaialdiaren hamaikagarren edizio honetako hirugarren eta azken jardunaldia McEnroeren (La Ribera, 12:00), Leon Benaventeren (Arenal, 13:00), Santi Camposen (Singular taberna, 13:00) eta Juventud Jucheren (Albiako lorategia, 14:00) doako emanaldiek abiatuko dute, eta gero, 17:00etatik aurrera, Kobeta mendiko eremuak Tame Impala, Foals, Courtney Barnett, Solea Morente eta Editors hartuko ditu, besteak beste.

Euskal taldeei dagokienez, azken egun honetan Dekot Gaztearen Maketa Lehiaketaren irabazleek, Correosek, Yellow Big Machinek eta McEnroek joko dute.