Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Iragarpena

Bilbao BBK Live jaialdiaren hamabosgarren edizioa 2022ra atzeratu dute

I. U. | Gaztea

Antolatzaileek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, jaialdiko artisten zerrenda uztailaren 8a baino lehen iragarriko da.

  • Bilbao BBK Live 2019

    Bilbao BBK Live 2019. The Strokes taldearen kontzertua. Argazkia: Tom Hagen

Aurten ere ez da Bilbao BBK Live jaialdirik izango, antolatzaileek 2022ra atzeratu baitute, hedabideei helarazitako ohar batean jakinarazi dutenez. Horren arabera, "jaialdia ezin izango da aurreikusitako egunetan eta moduan egin". Hori dela eta, datorren urterako utziko dute. Eskerrak eman nahi izan dituzte jarraitzaileen "pazientziagatik eta erresilientziagatik".

Horrez gain, kontzertuen kartela eta sarrerak itzultzeko prozesua uztailaren 8a baino lehen jakinaraziko dituztela aurreratu dute.

Bigarren atzerapena

Bigarren urtez jarraian atzeratuko da Bilbao BBK Live, 2021ean ere ezin izan baitzen egin, pandemiaren ondorioz. The Killers, Pet Shop Boys eta Bad Bunny zeuden baieztatuta orain arte bertan arituko ziren artista eta taldeen zerrendan, baita Amorante, El Columpio Asesino eta Xabi Bandini ere.