Arratsaldeko lehen orduan emakumearen gorpua aurkitu dutenetik haren bila aritu da Guardia Zibila, hilketaren egilea zelakoan. Biktimarengandik 300 metroko urruntze agindua zuen.
Aurten ere, Accion Marianista GKEk gomazko ahateen lasterketa solidarioa antolatu du, Indiako Ranchi hirian hezkuntza-proiektu baterako dirua biltzeko asmoz.
Donostiar batek, Ramon Barea Mendizabal ingeniariak, sortu zuen uretan ibiltzeko tramankulua, eta hori gogoratzeko asmoz, Urumea ibaian aritu dira gaur.
Ezbeharra, hiru trenen artekoa izan zen ostiralean, Bahanaga herriko geltokitik gertu, Odisha estatuan dagoen Balasore hirian (India ipar-ekialdeko kostan).
Karguaren zina bukatuta, bere lantaldearekin bilduko da Turkiako presidentea, ministro berriak aukeratzeko helburuz. Larunbat gau aldera jakitera emango dituzte euren izen-abizenak.
Eguzki eta Gladys Gogoan taldeek gazte ekologista gogoratu dute larunbat honetan, haren hilketaren urteurrenean. Guardia zibil batek tiroz hil zuen, Tuteran egindako protesta antinuklear batean.
Ia mendebete duen kremailera trenbidea osorik aldatu dute. 27 milioiko kostua izan dute lanek eta ohiko irekitze sasoia hiru hilabetez atzeratu da. Hala ere, betiko arrakastarekin ekin diote denboraldiari Ipar Euskal Herrian urtero bisitari gehien jasotzen dituen gunean.
Gasteizerako eta Gipuzkoarako giltza izanda PP-k presio politikoa egingo du Guardia eta Bastidako alkatetzak lortzeko. EAJ-k baina ez du ikusten alderdi popularrari ordaina eman beharrik. Gipuzkoan Mikel Lezamak eskatu duen kirol diputatu karguari buruz ez du ezer esan PP-k.
30 pertsona atxilotu dituzte guztira Espainiar Estatuan: 13 Madrilen, tartean sareko burua, eta 16 Sevillan. Basauriko atxiloketan, 15.000 euro aurkitu dituzte esku-dirutan, eta 300 kilo marihuana, kokaina, heroina, armak eta dokumentazio faltsua.
Ezkon aurretik zeukan lana utzi egin zuen seme-alabak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko. Epai horretan giltzarri izan da ondasun-banaketa erregimena zuela.
Nafarroan, hauteskunde orokorrek bete-betean baldintzatutako negoziazioei buruz ezer gutxi eman dute ezagutzera oraingoz alderdiek. Gobernuaren osaketan eta Iruñeako Alkatetzan, ikusteko dago nola jokatuko duten Nafarroako sozialistek.
Halaber, sozialistek EAJrekin udaletan eta aldundietan lortutako akordioaren ondorioz, "PSE-EEk hauteskunde-kanpainan errepikatzen zituen mezu aurrerakoi guztietatik urrun" geratu dela salatu du alderdi politikoak ohar batean.
Erditzea ostiral arratsaldeko sei eta erdiak aldera gertatu zen. Horren ondorioz, bikoteak Txorierriko Korridoreko bazterbidean aparkatu behar izan zuen autoa.
Legebiltzarkideek, maiatzaren 28ko hauteskundeetako emaitzak aztertu dituzte, baita EAJk eta PSE-EEk foru eta udal erakundeen gobernagarritasunerako lortutako akordioa ere.
EITB Mediak jakin ahal izan duenez, Bizkaian 0 kasu eta Araban bakarra izan den bitartean, Gipuzkoan 49 kasu atzeman dira azken asteotan. Helduentzat larria ez bada ere, adi egon behar da haur txikien kasuan, arriskutsua izan baitaiteke.
Martxelo Otamendiren ordezkoa izendatu du 'Berria' egunkariak, larunbat honetan egindako akziodunen batzarrean jakitera eman duenez. Mujika egungo zuzendariordea da, eta 'Euskaldunon Egunkaria' eta 'Egunero' kazetetan aritu zen aurretik.
Ezbeharra, hiru trenen artekoa izan zen ostiralean, Bahanaga herriko geltokitik gertu, Odisha estatuan dagoen Balasore hirian (India ipar-ekialdeko kostan).
EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideek gogor kritikatu dute Ertzaintzaren jarrera Gasteizen, ostegunean, "Ertzainak Borrokan" mugimenduko manifestariek tranbiaren zerbitzua eten zutenean bertan zeuden polizia-agenteek esku hartu ez zutelako.
Azken hilabeteetan izandako luizi txikien ondorioz, hormigoizko horma bat jarri zuten, babes gisa. Hilabete hauetan, egonkortze-lanak egin dituzte Urgull mendiaren magalean.
EBBko arduradun instituzionalak PPrekin akordiorik ez dutela berretsi du baina "elkarrizketa bai", "beste guztiekin bezala", esan du. EH Bilduk "besteengan bakarrik" ikusten dituela arazoak ere gehitu du.
Bidaiari-tren bat errailetik atera da eta irauli diren bagoi batzuk kontrako noranzkoan zihoan beste tren batek jo ditu. Istripua Bahanagan gertatu da, Odisha estatuan.
Iparraldean azken urteetan areagotzen ari den praktika da eta mugaz gaindiko Ideiak izeneko proiektuari esker, Lanbide Heziketako ikasle gipuzkoarrak izan dira Baionan, sektore honetan birziklapenak dituen aukerak ikasi eta praktikan jartzeko asmoz.
50 hildako baino gehiago eta 300 pertsona baino gehiago zauritu dira bidaiari-trenek talka eginda. Horren ondorioz, dozena bat bagoi irauli dira kontrako bidean, eta merkantzia-tren batek kolpatu ditu abiadura handian, Indiako ekialdean.
Osakidetzak azaldu duenez, arazo horiek gorabehera, zerbitzua bermatuta egon da une oro, eta tratamendu farmakologikoak normaltasun osoz eman ahal izan dira.
Bizkaiko Auzitegiak uste du "ukaezina" dela biktima hiltzeko asmoa, inguratu ostean "muturreko indarkeria" erabili baitzuten. Hortaz, azpikeriaz hiltzen saiatzearen delitua egotzi diete.
CIRCOM eta EiTBk antolatutako Europako tokiko telebisten 39. kongresuari emaiera eman diote gaur, ostirala, Donostian. Bi egunetan hausnarketa eta gai interesgarri asko jorratu dituzte. Kazetaritzaren helburuez eta Ukrainako gerraren eta ikus-entzunezko komunikazioaz hitz egin dute, besteak beste.
Mikrobiologiako Zentro Nazionalak egindako analisien ondorioz, baztertu egin da emakumeak ebola, dengea, lassa, Krimea Kongo, sukar horia eta beste sukar diarreiko batzuk hartu izana.
Hilabete joan da Hollywoodeko gidoilariak grebara jo zutenetik eta oraindik ez dago enpresen eta sindikatuen arteko akordiorik. Horrek hainbat telesairen denboraldi berriak atzeratu ditzake.
2021eko uztailean hilzorian utzi zuen jipoia jaso ostean, Alexandru Ionita Bartzelonako klinika pribatu batean dago tratamendua jasotzen eta pixkanaka pixkanaka aurrera pausoak egiten ari da bere errekuperazioan. Bartzelonako tratamendua ongi-egile anonimo batek ordaintzen du.
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia pozik agertu da udaletarako eta aldundietarako EAJrekin sinatutako akordioaren inguruan; izan ere, egonkortasun horrek euskal herritarren bizi kalitatea hobetzea ekarriko duela azpimarratu du.