Cover

Cover

Cover

Finalistak

Baditugu Gaztea Cover lehiaketako finalistak!

I. U. | Gaztea

Epamahaiak "Driver License" eta "23 de Junio" aukeratu ditu finalerako; webguneko bozketan, berriz, "The House of the Rising Sun" eta "Miseriak" coverrek lortu dituzte boto gehien.

  • Gaztea Cover

    Gaztea Cover

Ainhoa Arroitajauregiren "Driver License", Eider Sanchezen "23 de Junio", Maria Izagaren "The House of the Rising Sun" eta Alaitz Artolaren "Miseriak" abestiak sailkatu dira Gaztea Cover lehiaketako final handirako. ZORIONAK denei, eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!!

Ainhoa Arroitajauregi: "Driver License"

2:30

Eider Sanchez: "23 de junio"

2:13

Maria Izaga: "The House Of The Rising Sun"

3:22

Alaitz Artola: "Miseriak"

5:26

Lehen biak epaimahaiak aukeratu ditu. Beste biak, berriz, webguneko bozketan gailendu dira: Maria Izaga arabarraren proposamenak lortu ditu boto gehien (536) eta Alaitz Artolaren "Miseriak" coverra geratu da bigarren (473).

Finala

Finala apirilaren 15ean izango da, formatu berezian, pandemiaren egoerak hala eskatuta. Hala, finalistek haien etxeetatik hartu ahalko dute parte GAZTEA COVER final handian. Zuzenean eta streaming bidez izango da finala: epaimahaiko kideak ere egongo dira. Orduan jakingo dugu sariak nork irabaziko dituen.

Saria

Epaimahaiaren sariaren irabazleak 2.000 euroko txekea jasoko du musika material profesionala saltzen duen TXIRULA.COM dendan erabiltzeko. Eta toki berean 1.000 euro gastatu ahalko ditu bozka gehien irabazi dituen lehiakideak.