Dantzan

Dantzan

Dantzan

Lehiaketa

Lehia bizia, Gaztea Dantzan lehiaketaren bozketan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Bozketa hasi besterik ez da egin, eta, azaroaren 22ra arte, nabarmen alda daiteke sailkapena, zuek emandako botoei esker.

1:33

Gaztea Dantzan lehiaketak indartsu hasi du bigarren fasea. Bozketa atzo abiatu genuen, eta dagoeneko ehunka boto jaso dituzte aurreneko sailkatuek. Gaur, 10:45ean, "PSY Daddy" koreografia zegoen sailkapenaren buruan, 425 boto lortuta, eta 47 puntu gutxiago zituen bigarren sailkatuak: "Dance Wave Crew".

Dena dela, oraindik ez dago gainerakoetatik gehiegi aldendu den talderik. Izan ere, hirugarren eta laugarren postuetan dauden dantzaldiek ere boto asko jaso dituzte azken orduan. Hain zuzen ere, "Tekno miles dance" eta "Daddy Lesssons" daude aipatutako postu horietan.

Bozketa hasi besterik ez da egin, eta, dakizuenez, azaroaren 22ra arte izango duzue gustukoen duzuen koreografiaren alde bozkatzeko. Horrenbestez, datozen orduetan goitik behera alda daiteke sailkapena, zuen botoei esker.

n botoei esker.

n botoei esker.

n botoei esker.

n botoei esker.