gadgetak

Euskaraz

Telegram mezularitza aplikazioa euskaratu dute

X.U.

Bitarlanek eta Gauekok egindako lanaren emaitza da hau. Whatsappek 2014an izango duen arerio gogorra, dagoeneko euskaraz eskuratu daiteke.

  • Telegram

    Telegram

Orain arte ingelesez, jatorrizko hizkuntzan, eskuratu ahal zitekeen Telegram APP-a. Hau mundu guztiarentzat erabilgarriagoa izateko eta bakoitzak bere hizkuntzan izan dezan, lanean aritu dira Bitarlan eta Gaueko Kooperatiba.

Gaztelerara itzuli zuten, eta ondoren euskarara. Software librean sortutako mezularitza sistema, hobetzea lortu dute. Hasiera batean euren orritik deskargatu ahal izango da eta ondoren bide berri bat ekingo dute: egindako itzulpena Telegram etxeko buruei bidaliko diete, hurrengo eguneratzean euren sisteman txertatu dezaten.

Egindako lanari esker, moda-modan dagoen aplikazioa euskaraz eskuratu ahal izango dugu. Software librean programatua egoteaz gain, APP honek baditu abantaila gehiago Whatsappa bezalako arerioen aurrean: Pribatutasuna eta mezu ultra sekretuak esaterako.

Doan eskuratu daitekeen aplikazioa da, eta ez du urteko kuotarik ere behar.