Aplikazioa deskargatzen duten erabiltzaileek emateen guneen leku geolokalizatuak ikusi ahalko dituzte bertan, bai eta odolaren eta haren deribatuen emateen gaineko informazio pedagogikoa ere.
Geroz eta ohikoagoa da aplikazioak erabiltzea harreman berriak sortu eta elkar ezagutzeko. Gasteizko LGTBI+ fobiaren kontrako behatokiko koordinatzailea da Amets Martinez de Heredita. Aplikazioen bidez egiten diren harremanekin kontu handia izan behar dela dio berak, beldurrik ez ordea
EBren Exekutiboaren arabera, AEBko enpresak ez die kontakturik gabeko ordainketa-aplikazioen beste garatzaileei Appleren NFC sarreretara sartzea, eta bezeroek Apple Pay aplikazioa aukeratu behar dute.
Kereiletan, ustezko arreta-falta leporatzen diote enpresari aurretiko espedientean, bai eta bere bezeroek Pegasusez egiten zuten erabileraren gaineko kontrol falta ere, "Estatuek ez baitzituzten zenbait Lizentzia behar bezala erabiltzen".
Botilak eta latak birziklatzearen truke, sariak irabazi ahalko dituzte gaurtik aurrera bilbotarrek. Ekimenean parte hartzeko, mugikorrean Reciclos aplikazioa instalatzea beharrezkoa da.
'Reciclos' itzulketa eta saritze sistemarekin (ISS), Bilboko 346.000 herritarrek sari jasangarri eta sozialak eskuratuko dituzte kalean dauden 1.549 edukiontzi horietan edarien plastikozko botilak eta latak birziklatzean.
Zerbitzu berri bat ipiniko dute horien eskura, espioitza softwareak euren telefono mugikorrak infektatu dituen jakiteko, ustez 60 lider independentista baino gehiago programa horren eraginpean egon direla ezagutarazi ostean.
Erabiltzaileak ezer egin barik ere sartzen da programa telefonoan, memoria hegazkoarrean instalatzen da, ez du arrastorik uzten eta gailuko komunikazio guztietara heltzeko aukera dauka. Pegasusen gakoetako batzuk argitu ditugu.
Gure loa aztertu, notak hartu, egiten ditugun zaratak grabatu eta unerik egokienean esnatzen zaitu aplikazio honek. Android eta iOS-erako dago erabilgarri.
Martxoaren 1ean aktibatu da lehen aldiz #EginTrill, Twitterren. Sare sozialak eskaintzen duen TwitterSpace tresna baliatuz, jendea ezagutu eta hitz egiten hasteko espazioa sortuko dute #EginTrill ekimeneko antolatzaileek.
"Runnea" enpresan garatu duten aplikazioa ezagutu dugu. Edozein mailatako korrikalarientzat egokiak diren entrenamendu-planak eskaintzen dituen aplikazio bat, korrikalariaren egoeraren eta emaitzen arabera egokitzen joaten dena.
Teknologia aurrera doa, eta hainbat dira osasunarekin lotura duten aplikazio eta webguneak. Denetarik sortu dute jada, oraingoan, webgune eta aplikazio bana aurkezten dizuegu.
Berbaxerka eta Wordle jolasek arrakasta izugarria lortu dute argitaratu eta gutxira; Egunean Behin jolasari gehitu zaie. Kike Amonarrizen arabera, "umorea eta jolasa oso baliabide egokiak dira hizkuntzak ikasteko".
'Egunean Behin' fenomenoari 'Berbaxerka' eta 'Wordle'ren olatuak gehitu zaizkio. Oinarri sinpleak ardatz izanik, euskarazko hitzak ezagutu eta euskararen erabilera bultzatzeko aukera ematen dute.
AEBn asmatu zuten jokoa, eta Katalunian kopiatu ondoren, orain Euskal Herrian sortu dute Berbaxerka. 7 hizki ematen dizkizu jokoak eta ahalik eta hitz gehien osatzea da helburua, eta horrela egunero letra ezberdinekin.
Arantxa Garin marketin buruak azaldu digu 'GYMCHESS' aplikazio bat baino gehiago dela. Xakea tresna moduan hartu eta Entrenamendu Kognitiboaren Metodoan oinarrituz, burua aktibo mantendu eta osasun mentala zaintzea da proiektuaren helburua.
1996ko abenduaren 19an, Euskadi Irrati Telebista komunikazio-talde publikoak eitb.com domeinua erregistratu zuen sarean. Aurten aurkeztutako bi aplikazio mugikor berri dira etengabeko berrikuntzen erakusgarri.
Bizum bidezko ordainketa prozesua beste finantza erakunde batzuen txartel bidezko ordainketa eragiketa baten oso antzekoa da. Euskadi da ordainketetarako aukera hau ematen duen Estatuko autonomia erkidego "aitzindarietakoa".
Ziurtagiri digitalaren erabilera hedatzen ari den heinean, agiri horren baliozkotasuna konprobatzeko doan deskargatu daitezkeen aplikazioak ere gero eta gehiago dira.
Aurreko edizioan, egunero 60.000 jokalarik hartu zuten parte eta final handian, 20.000 lagun batu ziren aldi berean. Aurten, EITB maratoiarekin bat eginez, kate honetan eskainiko dugu hurrengo finala zuzen-zuzenean.
"Egunean Behin" lehiaketako zazpigarren denboraldiko final sinkronizatua "Biba Egunean Behin" telebistako saio berezian eskainiko da gaur gauean, uztailak 15, zuzenean, 21:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
Ostegunean izango da Egunean Behin jokoaren 7. denboraldiaren finala, eta horren inguruko xehetasunak eman ditu Luistxo Fernandez aplikazioaren eduki-arduraduna. "Biba Egunean Behin!" saio berezian zuzenean emango da finala, 21:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
"Egunean Behin" lehiaketako finala "Biba Egunean Behin" telebista saioan izango da, uztailaren 15ean, 21:00etan. Irabazleak 2.000 euroko bidaia izango du opari, nahi duenean nahi duen tokira joateko.
Google Earthek funtzio berri bat dauka, 'Timelapse' izenekoa. Lurrak 1984tik nola aldatu den erakusten du. Hala ere, Bilboren eraldaketa bertatik bertara ezagutu nahi izan dugu.
Txertoak soberan geratzen direnean mezua bidaltzen zaie aplikazioan izena eman dutenei. Jasotzen duenak minutu gutxi ditu erantzuteko, mezua beste pertsona bati bidali aurretik.
EITB Albisteak eta EITB Nahieran dira app berriak, albisteetarako eta nahieran edukietarako. Azken ordukoak, saioetako jakinarazpenak eta norberaren zerrenda egiteko aukera eskaintzen dituzte.
Txikipediaren aplikazioaz aritu da Maite Goñi “Ahoz Aho”n. 3.000 artikulu bildu ditu dagoeneko appak, haur eta gazteei zuzendutakoak. CodeSyntax enpresak garatu du, Android eta iOSerako.
Irati Agirreazkuenaga Clubhouse sare sozialaz aritu da “Ahoz Aho”n. AEBetan arrakasta izaten ari da eta audio bitartez komunikatzen dira erabiltzaileak. Room izeneko talde txikiak sortu daitezke.
Twitterren hamabost urteko historiaz eta etorkizun hurbilaz aritu da Maite Goñi “Ahoz Aho”n. Besteak beste, “super follow” funtzioa izango du aurki sare sozialak: pertsona batzuen txioak ordainpekoak izango dira.
Maite Rementeria web diseinatzailea eta Josu Azpillaga ingeniaria “Egunean Behin” aplikazioaren sortzaileetako bi dira. CodeSyntaxen aplikazioak izan duen arrakastaz aritu dira “Biba Zuek!”en.
Ander Herranz euskara irakasleak Adizkinator aplikazioa sortu du. Aditzak jokatzeko eta bilatzeko balio du eta App Storen dago eskuragarri. Zuzenean probatu dute “Biba Zuek!”en.
EITB Albisteak eta EITB Nahieran aplikazio berriak aurkeztu ditu Lontzo Sainzek, EITB Mediako Transformazio Digitalerako zuzendariak, “Ahoz Aho”n. iOS eta Android gailuetarako daude erabilgarri.
Aplikazioak indartu eta bi app berri jarri ditu martxan EITBk: bat albisteetarako eta beste bat nahieran edukietarako. Euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen dituzte edukiak eta jada eskuragarri daude.