X-2011_gazteaxs-X

FUSIOA

Aurreskua, rock doinura

IDOIA ARANBARRI | EITB.EUS

Porco Bravo eta Auritz taldeko Kapi Guarrotxena gitarristak rock estilora moldatu du aurreskua ezkontza baterako. Ikus ezazu bideoa!

  • Aurreskua rock estiloan jo zuten unea. Argazkia: Kapi Guarrotxenaren bideotik hartutako kaptura

    Aurreskua rock estiloan jo zuten unea. Argazkia: Kapi Guarrotxenaren bideotik hartutako kaptura

Euskal Herrian ospatutako ezkontza batean ez da aurreskurik falta izaten, eta larunbatean Loiun ospatu zen ezkontzan ere ez zuten galdu nahi izan. Oraingoan, ordea, aurresku tradizionala alde batera utzi eta bertsio modernoagora moldatu dute.

Porco Bravo eta Auritz taldeko gitarra-jotzailea den Kapi Guarrotxenak gitarra elektriko batekin jo zuen aurreskuaren musika ezaguna eta 'Aurresku de Honor' taldeko dantzaria dantzan jarri zuen. Bien artean sekulako fusioa eskaini zuten.

Musikaria izan da bideoa bere sare sozialean partekatu duena. Larunbatetik  14.000 ikustaldi baino gehiago izan ditu, eta 230 aldiz partekatu da. Hemen uzten dizuegu bideoa!