Aperitiboaren Nazioarteko Eguna aprobetxatuta, euren aperitibo gustukoenaren inguruan galdetu diegu Gazteako ikus-entzuleei. Galdera gehienetan aukera batek aise irabazi du, arroparen aukeraketarenean izan ezik.
Ioar Alvarezek bidalitako bideo honetan ikusi daitekeenez, golf piloten tamainako txingor bolak bota ditu ekaitzak astelehen arratsaldean Igorren. Kazkabarrak ia-ia guztiz zuritu du Igorreko Urbieta futbol zelai osoa.
Bi otso ikusi ditugu Kontxako Banderaren lehenengo jardunaldiaren zuzenekoan, uretatik oso gertu. Esatariaren atzetik igaro dira, bera konturatu gabe. Zertara joan dira Donostiara?
1893.ean bertsolaritza lehiaketa bat egin zuten Azpeitian, eta garaiko onenak aritu ziren bertan: Errota, Udarregi eta Otaño. Saria hiruren artean banatzeko proposatu zuen Errotak, baina Udarregiren ezezkoaren ostean, Otañorekin bakarrik partekatu zuen. Entzun bertsio berria!
Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia "Biba Zuek!" saioaren aurkezleak "Gora Bihotzak!" programan izan dira, eta, besteak beste, euren arteko haremanaz mintzatu dira. Ikusi "Nork gehiago?" galdera-sorta dibertigarria!
Iban Garcia 'influencer'a Bilboko Aste Nagusian izan da parrandazaleen bila. Txosnetan barrena, egunotan gehien kontsumitzen diren edarien inguruan galdetu du. Ikus ezazu erreportajea!
Arabako Berantevilla herriko biztanleek beraien usainen laginak hartu dituzte eta UCAS de Arrate erreskate taldearen usainen bankuan gordeko dituzte. Bost gasa poltsikoan eraman ordu batzuez eta bueltan entregatu. Keinu sinple honek nabarmen erraztu dezake galdu den pertsona horren bilaketa.
Urte hasieran, sarrera mugatzeko seinale bat jarri zuten herrian. Gidariak, baina, GPSaren jarraibideak jarraitu ditu, harrapatuta geratu arte. Kamioiak 25 tona paper zeramatzan Valentziatik Gipuzkoako herri batera.
Iban Garcia influencer-a Donostiako kaleetan zehar ibili da maitasunari buruz galdezka, eta erabat aztoratu ditu aurrez aurre topatu dituenak. Ikus ezazu bideoa!
Denboraldi honetan ziabogek irudi bitxi ugari utzi dizkigute. Guztietan protagonista aurrekalaria izan da. Asko dira langintza horietan dabiltzanek izaten dituzten arriskuak. Iaz arte, Urko Redondo urte askoan lan horretan ibilia da. Hauxe da haren iritzia.
Europatik bidaian zegoela, Lilli panpin alemaniarra ikusi eta inspirazio gisa hartu zuen Ruth Handlerrek Barbie panpina sortzeko. 50ko hamarkadako helduentzat zuzendutako bineta baten pertsonaia izan zen Lilli jatorriz.
Ez da txiste baten hasiera, ospakizun bat baizik. Izan ere urrezko ezteiak ospatu dituzte gaur Tomek eta Toñicak Alkizan, eta patuak nahi izan du aspaldi gordea zuten toki paretik, eta egun berean, Tourra pasatzea. Ospakizuna borobiltzeko, leku ezinhobetik ikus dituzte pelotoia eta zalegoa.
Lasterketako antolatzaile, kazetari eta txirrindulariek jan zuten tarta. Aurten, bere suhi Horacio Chacinek omenaldia egin dio, eta kalean banatu dute tarta.
Txirrindularien pelotoia Gasteiztik abiatu denean ikusi ahal izan ditugu irudi horiek. Tourreko lehenengo hiru etapek irudi bitxiak eskaini dizkigu gurean, Euskadin.
74 urteko Rafael Camiñak egunean hiruzpalau ordu eman ditu bi urtez orain 'Cerebrito Pérez' jostailu dendan ikus daitezkeen miniaturazko irudiak margotzen. Laura Lopez saltzaileak kontatu digunez, jendea erabat liluratuta geratzen da bilduma ikustean.
Papera, margoa eta plastikoak egiteko erabiltzen da kaltzita; baita elikagai eta sendagaien industrietan ere. Turtziozen izan gara, Enkarterrin, lana nola egiten den ikusteko.
Duela 30 urte txakurrik zatarrenen nazioarteko lehiaketa egiten dute urtero Kalifornian. Aurten, Scooter izeneko zazpi urteko krestadun txinatar batek irabazi du txapelketa.
Shuyana Debak bioteknologia ikasi zuen EHUn, eta ondoren laranja azalen inguruko ikerketa tesia egin du. Laranja azalak zakarrontzira bota beharrean, horiekin zer egin aztertu du Basque Culinary Centerren. Snack bat egitea lortu du.
Leire Ruiz makillatzailea da eta karakterizazioan aditua. Lagun batekin etorri da 'Biba Zuek'! Euskal Telebistako saiora zuzenean arte hori erakusteko prest. Erredura baten makillajea nola egiten den azaldu digu; ikus ezazu!
2021ean, hiri handietako kaleetan genital itxurako gofreak saltzen zituzten dendak areagotzen hasi ziren. Maite Garmendiak desagertzeko jaiotako beste hainbat negozio ekarri ditu “Gu”ra.
Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik Bizkaira bidaiatu dute aste honetan, eta Urdulizeko herritarrak eta bitxikeriak erakutsi dizkigute ditugu 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan. Ikus itzazu unerik onenak bideo honetan!
Maiatzaren 28ko hauteskundeetan, alderdi horrek lau zinegotzi lortu zituen, PSNk adina, baina hauteskunde egunean bertan egiaztatu zen sozialistek laugarren zinegotzia FEPrekiko boto bakarreko aldearekin lortu zutela.
Planeta ugari dituen bigarren izar-sistema bitarra da. Mota honetako planetarik ezagunena zientzia fikziokoa da, Star Warseko Luke eta Anakin Skywalker bizi diren planeta.
Uztailaren 15etik 17ra bitarteko asteburuan izango da aurtengo edizioa, Bartzelonan. Besteak beste, Aphex Twin, Bad Gyal, Fever Ray eta Eric Prydz ikusiko ditugu oholtza gainean.
Egozkuera iritsi da Miren Nogales eta Juan eta Anita ezagutu ditu han. Hollywood-eko pelikula onenak ere ez luke irudikatuko hobeto bien maitasun istorioa!
Iñakirekin elkartu da Mikel Pagadi Aritzun, eta palan jokatu dute elkarrekin, edo saiatu egin dira behintzat! Ondoren, furgoneta-nahia asetzeko, Internet bidez eginiko erosketa bereziaz mintzatu dira.
Olaguen paseatzen ibili da Miren Nogales eta Txumaren furgonetarekin egin du topo. Furgoneta horrekin lasai egon daitezke auzotarrak; izan ere, txumak beti du soluzioa. Jakin zergatik!
Mikel Pagadik Olaguen hasi du eguna eta Imanolekin elkartu da. Arrautza kontuekin harritu du gure deabrutxoa Imanolek, hegaztu¡i ugari baititu bere etxaldean.
Miren Nogalesek Aritzun hasi du eguna Amaiarekin. 'Fideltxo' aurkezteaz gain, familiako gertaera bitxi bat kontatu dio Amaiak; jakin ezazu zein bideo honetan!