Korrika 2024
Ibilbidea
Iruñerritik tipi-tapa
eitb.eus
Goizeko 4:24an sartuko da Korrika Berriobeiti herrian, apirilaren 9an. Iruñerriko ibilbideak 35 puntu zeharkatuko ditu zortzi ordutan.
-
Korrika 20
Berriobeititik sartuko da Korrika Iruñerrira. Goizaldeko 4:24an zapalduko du Nafarroa eta zortzi ordu inguru beharko ditu eskulde osoa igarotzeko.
Berriobeititik Berriozarrerantz abiatuko dira korrikalariak, 05:37an Barañainera iritsiko dira. Beranduago, 6:49retan, Noain herria gurutzatuko du.
Goizean zehar Iruñean eta inguruko herrietan sartu-irtenean ibiliko da; 10:30etan alde zaharretik pasatuko da, eta 12:30etan, lekukoak daraman mezu ezkutua irakurriko da 20. Korrika bukatutzat emanez.
Apirilak 9:Ibilbidea eta ordutegia
04:24 Berriobeiti
04:40 Berriozar
04:50 Bustintxuri
05:21 Barañain
05:35 Etxabakoitz
05:47 Zizur Txiki
05:57 Zizur Nagusia
06:13 Zizur Txiki
06:23 Ezkirotz
06:49 Noain
06:58 Taxoare
07:18 Mutiloa
07:45 Soto Lezkairu
07:51 Arrosadia
08:04 Soto Lezkairu
08:11 Mendillorri
08:42 Sarriguren
08:48 Olaz
09:01 Uharte
09:12 Atarrabia
09:23 Txantrea
09:35 Antsoain
09:46 Txantrea
09:56 Burlata
10:17 Zabalgunea
10:31 Alde Zaharra
10:53 Arrotxapea
10:03 Sanduzelai
11:18 Donibane
11:34 Ermitagaina
11:41 Mendebaldea
11:53 Iturrama
12:01 Azpilagaina
12:22 Sarasate Etorbidea
12:30 Amaiera
Kontsultatu, Korrikaren ibilbidea.