cerrar buscador

Korrika 2024

Ibilbidea

Ikusi ze ordutan igaroko den zure herritik

1 / 21 Hurrengoa
Korrikaren lekukoa eramatean, Azterketak Euskaraz aldarria ere eramateko deia egin dute Etxepareko ikasleek

Korrikaren lekukoa eramatean, Azterketak Euskaraz aldarria ere eramateko deia egin dute Etxepareko ikasleek

Urteak daramatzate Iparraldeko ikasleek baxoa eta brebeta euskeraz egin ahal izatea eskatzen eta aurten Korrikak "Azterketak Euskaraz" mugimendua omentzea erabaki du. Asteburu honetan bideoa plazaratu dute Etxepare institutuko ikasleek Euskal Herri osoko ikasleei proposamen zehatz bat eginez.

2.700 kilometroko bidea egingo du Korrikak, euskararen oinatzak Euskal Herri osoan iltzatuz

2.700 kilometroko bidea egingo du Korrikak, euskararen oinatzak Euskal Herri osoan iltzatuz

Martxoaren 14tik 24ra Korrikak egingo duen ibilbidea aurkeztu du gaur AEK-k. Kilometroak erreserbatzeko aukera, berriz, otsailaren 1ean zabalduko dute.
Ane Elordi: ''Bada garaia konplexutasunak gainetik kentzeko, eta euskaraz bizi nahi dugula harro adierazteko''

Ane Elordi: ''Bada garaia konplexutasunak gainetik kentzeko, eta euskaraz bizi nahi dugula harro adierazteko''

Korrikaren 23. edizioa martxoaren 14an abiatuko da Irunen, eta martxoaren 24an iritsiko da Baionara, "Harro Herri" goiburupean. Ane Elordi Korrikako koordinatzailea izan da "Biba Zuek!" saioan, eta aurreratu digu ostegun honetan jakinaraziko dutela ibilbidea herriz herri zein izango den.

23. Korrika: ''Harro herri''

23. Korrika: ''Harro herri''

Maite Arroitajauregi "Mursego"k konposatu du 23. Korrikako kantua. Minisinfonia hau "pop barrokoko" kantu bat da, eta Irundik Baionara entzungo da martxoaren 14tik 24ra. Amaia Badiolak zuzendu du bideoklipa.

Irundik Baionara, Harro Herri lelopean

Irundik Baionara, "Harro Herri" lelopean

2024ko martxoaren 14an emango ditu lehen pausoak euskararen aldeko lasterketak, Gipuzkoan, eta hamaika egun geroago, martxoaren 24an, irakurriko dute, Lapurdiko hiriburuan, lekukoak gordeta eramango duen mezua. Azterketak Euskaraz kolektiboa omenduko du 23. edizioak.
Korrika 2024ko martxoaren 14tik 24ra egingo da Irun eta Baiona artean, 'Harro Herri' lelopean

Korrika 2024ko martxoaren 14tik 24ra egingo da Irun eta Baiona artean, 'Harro Herri' lelopean

Antolatzaileek gaur aurkezpen ekitaldian gogorarazi dutenez, "aurreko edizioko parte hartze masiboak argi utzi zuen gure hizkuntzaz harro gaudela eta guztion artean komunitate sendoa osatzen dugula. Oztopo guztiak gainditzeko gai den herri harroa, eta harro Korrikan".

Korrikak onura psikologikoa dakar; balio du gizarte kohesiorako eta ahalduntzerako

Korrikak onura psikologikoa dakar; balio du gizarte kohesiorako eta ahalduntzerako

Jon Zabalaren ikerketak, Korrika ekimenak dituen onurak aztertzeaz gain, balio izan du Durkheimen teoria frogatzeko. Teoria horrek esaten du gizarte-ekintza kolektiboek balio dutela gizarteen kohesiorako. Norbanakoen ongizate psikologikoan ere badu eragin positiboa.
'Jolasten hasteko trena' abestiaren pausoak

'Jolasten hasteko trena' abestiaren pausoak

Aste honetako protagonista 'Jolasten hasteko trena' abestia dugu. Bada, Argik eta bere laguntxoek abestiaren pausoak erakutsi dizkigute.

Zotza desagerrazi

Zotza desagerrazi

Esku artean duen zotza putz eginda desagerrarazteko sekretua erakutsiko dio Asier Kidamek Argiri. Ikusi nahi duzu nola egin duen magia-truku hori?

Asier Amondo, Korrika: ''Korrikak beste urrats bat gora egin zuen azken edizioan''

Asier Amondo, Korrika: ''Korrikak beste urrats bat gora egin zuen azken edizioan''

Ane Elordik hartuko du Asier Amondoren lekukoa Korrikaren koordinadore gisa. Orain arte egindako lana errepasatzeaz gain, aurrerantzean egiteko dagoen lana azpimarratu dute bik "Hitzokei"n egindako elkarrizketan.

Ane Elordi: Hasi gara Korrikak izango duen mezu orokorra zehazten

Ane Elordi: "Hasi gara Korrikak izango duen mezu orokorra zehazten"

Koordinatzaile berria du Korrikak. Ane Elordik hartu du Asier Amondok pasatako lekukoa, eta hasi dira jada 23. edizioa prestatzen. 2024ko martxoaren 14tik 24ra egingo dute, eta Baionan amaituko da.
Ane Elordi da Korrikaren koordinatzaile berria, Asier Amondoren lekukoa hartu ostean

Ane Elordi da Korrikaren koordinatzaile berria, Asier Amondoren lekukoa hartu ostean

Asier Amondok 2013tik koordinatu du Korrika, eta AEKn jarraituko du, beste eginkizun batzuetan. Kazetaritzan lizentziatua, 2015etik dabil AEKn Elordi. Korrikako komunikazioan eta furgonetako lantaldean ibilitakoa da.
Badon proiektuak irabazi du Korrika-AEK kultur sorkuntzarako beka

Badon proiektuak irabazi du Korrika-AEK kultur sorkuntzarako beka

Sormen laborategi kolektiboaren helburua arte disziplina anitz eta garaikideen bidez kontakizun alternatibo eta gaurkotu bat proposatzea da. Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 23. Korrikako  kultura programan aurkeztuko dute emaitza, 2023ko azarotik 2024ko apirilera.
Korrikak Euskaraldiari pasatu dio euskararen dinamika soziala hauspotzeko lekukoa

Korrikak Euskaraldiari pasatu dio euskararen dinamika soziala hauspotzeko lekukoa

"Hitzaren eta ekintzaren" garrantzia azpimarratu dute eta 2022. urtean euskaltzaleak kalera ateratzeak, euskararen aldeko ekimen jendetsuek eta euskararen ezagutza zein erabilera areagotzeko urrats sendoek "berebiziko garrantzia" dutela nabarmendu dute ekimen bietako arduradunek.
Karmele Jaio: “Gure euskaldun izatearen bizkarrezurrean dagoen zerbait da euskara”

Karmele Jaio: “Gure euskaldun izatearen bizkarrezurrean dagoen zerbait da euskara”

Karmele Jaio izan da gaurko gonbidatu nagusia. Idazle gisa ibilbide luzea du Karmelek. Gainera, aurtengo Korrika 22ko mezuaren idazlea izan da Jaio, eta berak hartu zuen hitza Donostiako amaierako ekitaldian; bizipen hau ekarriko du gogora.

Bingen Zupiria: ''Argazki eta eslogan batzuk erakusteak min egiten die terrorismoaren biktimei''

Bingen Zupiria: ''Argazki eta eslogan batzuk erakusteak min egiten die terrorismoaren biktimei''

Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen ustez, zenbait erretratu eta esloganen erabileraren helburua delituak egiteagatik espetxean dauden pertsonak goratzea da eta hau gizartearentzat "kaltegarria" dela adierazi du Zupiriak. 

Hitzekin eta gorputzekin: 22. Korrikak utzi dituen une berezien bilduma

Hitzekin eta gorputzekin: 22. Korrikak utzi dituen une berezien bilduma

Amurriotik Donostiara, aurtengo Korrikak utzi dituen irudi gogoangarrienak bildu ditugu, hiru minutuko laburpen honetan.

1.373.000 ikustaldi lortu ditu Korrikaren zuzeneko eta etengabeko emanaldiak

1.373.000 ikustaldi lortu ditu Korrikaren zuzeneko eta etengabeko emanaldiak

EITBk Korrikaren helmugan ere lasterketaren jarraipen zabala eskaini zuen, beste hedabideekin elkarlanean. Saio bereziak eskaini ziren telebistan eta irratian.
Ohore eta emozio handiz eraman zuen Kortak Korrikako lekukoa Donostian!

Ohore eta emozio handiz eraman zuen Kortak Korrikako lekukoa Donostian!

"El Conquistador del Fin del Mundo" realityak ere bere kilometroa izan zuen Donostian. Saioko edizio ezberdinetako aurpegi ezagun ugari izan ziren hantxe eta Jose Luis Kortak eraman zuen lekukoa.

Itzela izan da 22. Korrika

"Itzela" izan da 22. Korrika

AEK-k atzo Donostian agur festa jendetsu eta hunkigarriarekin bukatu zen Korrika "oso garrantzitsuaren" balorazioa egin du gaur, astelehenarekin. 2024ko martxoaren 14tik 24ra izango da hurrengo Korrika, 23.a.
22. Korrikak zituen helburuak bete dituela jakinarazi du AEK-k

22. Korrikak zituen helburuak bete dituela jakinarazi du AEK-k

Alizia Iribarren, AEKren koordinatzaile nagusiak dei egin die erakundeei euskararen ikastea dohakoa izan dadin. Hurrengo Korrika 2024ko martxoaren 14tik 24ra izango dela aurreratu dute.

Karmele Jaio: Korrikak erakutsi du zer indar duen herri batek helburu bat lortzeko batzen denean

Karmele Jaio: "Korrikak erakutsi du zer indar duen herri batek helburu bat lortzeko batzen denean"

Korrikaren 22. ediziorako azken mezua irakurri eta biharamunean, "Faktoria" albistegira etorri da Karmele Jaio idazlea. Hunkituta oraindik, bizi izan duen "ekaitz emozionala" gogoan izan du Euskadi Irratian.
Korrikan terrorismoa goratu den aztertzeko eskatuko dio PPk Fiskaltzari

Korrikan terrorismoa goratu den aztertzeko eskatuko dio PPk Fiskaltzari

Euskadiko PP "kezkatuta" agertu da "aurtengo Korrikaren etapa guztietan preso dauden ETA-kideak omentzeko ikurrak eta argazkiak etengabe ikusi direlako".

Pirritx, Porrotx eta Marimotots, euskararen transmisioaren bidegileak

Pirritx, Porrotx eta Marimotots, euskararen transmisioaren bidegileak

Pailazo hirukoteak jaso du aurtengo Korrikaren omenaldia. Urtetan zehar, euskararen aldeko lasterketaren arima eta motor izan dira, eta alaitasunaren eta euskararekiko maitasunaren isla ditugu. Margoak, sudur gorria eta zapata handiak alde batera utzita; Joxe Mari, Aiora eta Mertxerekin izan gara.

Korrikalarien lekukotzak: ''Korrikak batzen gaitu eta hori ez da ordaintzen''

Korrikalarien lekukotzak: ''Korrikak batzen gaitu eta hori ez da ordaintzen''

Korrikaren 22. edizioak milaka istorio berezi utzi dizkigu, ETBko albistegietan bildu ditugunak. Azken 11 egunotan jasotako gutxi batzuk, laburpen honetan ikusgai.

EITBk ere altxatu du euskararen aldeko lekukoa

EITBk ere altxatu du euskararen aldeko lekukoa

EITB Mediako hedabide guztietako ordezkariek eraman dute eskuz esku lekukoa, emozioa eta poza gainezka zituztela.

Karmele Jaiok 2022ko Korrikarako egin duen mezua

Karmele Jaiok 2022ko Korrikarako egin duen mezua

"(...) Euskarak behar du hezurdura bat, anatomia bat, arnas aparatu eta nerbio sistema bat. Behar du lepo bat zeinen gainean segi aurrera. Malko eta listuz bustitzea behar du euskarak. Hatz markaz zikintzea (...)"
Radio Vitoria eta Radio Euskadi, Korrikarekin bat

Radio Vitoria eta Radio Euskadi, Korrikarekin bat

Amurriotik Donostiara hamaika egun eta 2.180 kilometro izan ditu Korrikak. Radio Vitoriak eta Radio Euskadik elkarrekin egin dute igandeko saio berezia, Gipuzkoako hiriburutik.

Juan Gorriti Korrikaren lekukoaren egilea da

Juan Gorriti Korrikaren lekukoaren egilea da

Juan Gorritiren tailerrean sortu zen Korrikaren lekukoa 1980an. Gorritiren eskuetatik sortu zen eskuz esku milaka pertsonek eraman duten lekukoa.

Giro aparta izan da goizean zehar Donostian

Giro aparta izan da goizean zehar Donostian

Goizeko 08:00ak aldera heldu da Korrika Donostiara Errekaldetik. Gipuzkoako hiriburuko auzoak zeharkatu ondoren, Boulevardera heldu da, bere helmugara, hain zuzen ere. Milaka euskaltzaile atera dira kalera euskararen aldeko lasterketarekin bat egiteko.

Karmele Jaio: Erakutsi dezagun zein merkea den gure hizkuntza

Karmele Jaio: "Erakutsi dezagun zein merkea den gure hizkuntza"

Korrikaren lekukoa 12:40 aldera iritsi da Donostiako Boulevardera. Korrika 11 egunetan zehar eskuz esku ibili da Amurriotik Gipuzkoako hiriburura heldu arte. Karmele Jaio izan da aurtengo mezuaren arduraduna.

Amondo: Oso handia izan da aurtengoa. Maila bat gora egin dugu

Amondo: "Oso handia izan da aurtengoa. Maila bat gora egin dugu"

Asier Amondo Korrikaren koordinatzaileak esan duenez, aurreikuspen guztiak gainditu ditu Korrikaren aurtengo edizioak. Harro eta pozik daude egindako lanarekin eta herriaren erantzunarekin. Bihartik aurrera ere, euskara erdigunean jarri eta erabiltzeko deia egin du.
Korrikaren irudi onenak eta mezua: ''Sinistu dezagun euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik''

Korrikaren irudi onenak eta mezua: ''Sinistu dezagun euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik''

'HitzEkin' azaldu ezin den amaiera eman dio euskaltzale olatuak Korrikari, Donostian. Negu itxurako udaberri batean elurrari, euriari, hotzari eta aldapa orori aurre eginda eta betiere euskaldun eta euskaltzaleen bultzadarekin, amaitu da Korrikaren 22. edizioa. Irudirik onenak, bideo honetan.

Karmele Jaio: “Euskarak behar du egiturazko gorputz kolektiboa”

Karmele Jaio: “Euskarak behar du egiturazko gorputz kolektiboa”

Erabat hunkituta hitz egin du Jaiok Euskadi Irratiko Goizak Gaur albistegian Korrikaren mezua irakurri berritan.
Karmele Jaio: Sinistu dezagun euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik

Karmele Jaio: "Sinistu dezagun euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik"

Korrikaren lekukoa Donostiara iritsita, Karmele Jaio idazleak irakurri du isilpean gordetako mezua. Euskara gorpuzteko jolasean, azpimarratu du hizkuntza bat ez dela hitzekin bakarrik egiten, "hitzekin eta gorputzekin baizik".
Karmele Jaio: ''Itzela da Korrika; hemen biltzen den energia eta emozio hau egunerokora eraman behar dugu''

Karmele Jaio: ''Itzela da Korrika; hemen biltzen den energia eta emozio hau egunerokora eraman behar dugu''

Aize Otaño AEKko ordezkariarekin batera, Karmele Jaio idazleak egin du aurtengo Korrikaren azken kilometroa, eta berea da, beraz, mezua. Gurekin izan da mezu hori irakurri eta berehala; ikus ezazu elkarrizketa osorik.

Mertxe Rodriguez, Marimotots: Lagunak Londresera ingelesa ikastera, eta ni Errigoitira barnetegira

Mertxe Rodriguez, Marimotots: "Lagunak Londresera ingelesa ikastera, eta ni Errigoitira barnetegira"

Gaztetxotan hala ibiltzen zela kontatu digu. "Euskal Herrian bizi zara, ez dakizu euskaraz, Londresera joan behar duzu ingelesa ikastera, euskaraz ez dakizula?".
Karmele Jaioren mezua: ''Hizkuntza zerbait fisiko bihurtzeko ahalmena du Korrikak''

Karmele Jaioren mezua: ''Hizkuntza zerbait fisiko bihurtzeko ahalmena du Korrikak''

22. Korrikan, lekukoaren barruko mezuak azpimarratu du "hizkuntza zerbait fisiko bihurtzeko ahalmena duela Korrikak. Gure 'a e i o u' partikularra gorpuzteko. Eta hori behar du euskarak: haragi bihurtzen diren hitzak". Ikus eta entzun itzazu Karmele Jaio aurtengo mezugilearen hitzak.

Korrika helmugara heldu da Karmele Jaio eta Aize Otañoren eskutik

Korrika helmugara heldu da Karmele Jaio eta Aize Otañoren eskutik

2.500 kilometro eta 10 egun ondoren, 12:40ak aldera heldu da Korrika Boulevardera. Azken kilometroan, lekukoa AEK-ko Aize Otañok, eta aurtengo mezuaren arduraduna, Karmele Jaiok eraman dute.

Itziar Ituño: ''AEKri esker naiz euskalduna eta ez zait sekula ahaztuko''

Itziar Ituño: ''AEKri esker naiz euskalduna eta ez zait sekula ahaztuko''

Ramon Agirre eta Itziar Ituño, ospe handiko bi aktore, euskararen zabalkundearen alde ari dira lanean. Eurekin izan gara Donostian, aurtengo lekukoa heldu aurretik.

1 / 21 Hurrengoa