Korrika 2024

Korrika 2024

Korrika 2024

Apirilak 1

Nafarroan jarraitzen du Korrikak

I.A. | EITB

Nafarroan herriz herri dabiltza korrikalariak eta hala jarraituko dute bihar arte. Castejon Erronkarirekin lotuko dute.

1:11

Gaur ez da Nafarroatik irtengo Korrika, eta hirugarren egun honetan, Castejon eta Erronkari lotuko ditu Korrikak.

Castejonen hartuko dute lekukoa 00:20ean, eta gorantza joango dira euskararen aldeko pausoak ematen. Tutera 03:48an zapalduko du Korrikak. Egunaren erdi-erdian Tafallak emango dio ongietorria Korrikari, eta Zangoza aldera jarraituko du.

Nabaskozeko herritarrek badute plana afal osterako. Erronkarin Korrika iristeko irrikitan egongo dira 23:53an.

Apirilak 1, larunbata

Castejon 00:20

Cintruenigo 01:57

Tutera 03:48

Arguedas 05:28

Caparroso 09:11

Erriberri 11:23

Tafalla 12:02

Eslaba 14:55

Oibar 15:58

Zangoza 16:54

Irunberri 18:38

Nabaskoze 21:15

Burgi 22:44

Erronkari 23:53

Erronkari 23:53