Korrika 2024

Korrika 2024

Korrika 2024

Apirilak 3

Lekukoa pasatzen jarraitzen du Korrikak bosgarren egunean

I.A. | eitb.eus

20. Korrika Maulen izan da jada. Hiriburutik Nafarroarantz abiatu da eta arratsalde partean iritsiko da bertara.

0:51

Korrikak kilometro asko atzean utzi dituen arren, kilometro asko falta zaizkio oraindik amaierara iristeko.

Gaurko Korrikak Lapurdi eta Nafarroa batuko ditu, tartean Zuberoatik pasata. Maulen 09:55ean entzun ahal izango da tipi-tapa hotsa. Hiriburua zeharkatu ondoren, Baigorrira iritsiko da 16:35ean.

Egunaren arratsalde partera, Nafarroan sartuko dira beste behin euskaltzaleak. Eguna amaitu baino lehen, Erratzu, Elizondo eta Zubieta igaroko ditu Korrikak, besteak beste.

Ipar Euskal Herriak Korrikari agur esan eta beste bi urtez egon beharko du bere zain. Gipuzkoarrek eta bizkaitarrek datozen egunetan egin ahalko dute Korrika euskararen alde.

Apirilak 3, astelehena

Sara 00:06

Senpere 00:56

Itsasu 02:38

Hazparne 03:55

Donapaleu 07:17

Maule 09:55

Ainhize-Monjolose 13:35

Baigorri 16:35

Erratzu 18:22

Elizondo 19:19

Oronoz 20:15

Doneztebe 20:54

Zubieta 21:45

Saldias 22:30

Orokieta 00:10