Korrika 2024

Korrika 2024

Korrika 2024

Apirilak 7

Korrikak ibilbide luzea izan du bederatzigarren egunean

I.A. | eitb.eus

Bizkaiak agur esango dio Korrikari eta Gipuzkoak hartuko du lekukoa berriz ere.

Kilometro askoko eguna du aurretik Korrikak. Oihu eta izerdi asko botako dituzte euskaltzaleek gaurko ibilbidean.

Egunaren zati handienean Bizkaian ibiliko da Korrika, baina agur esan beharko diote bizkaitarrek Korrikari.

Korrikaren gaurko bideak Lemoa Eibarrekin lotuko du. Horretarako, Lemoara 00:49an iritsi da lekukoa. Egun osoan zehar hainbat herri zeharkatuko dira tipi-tapa: Zeanuri, Amurrio, Laudio, Durango eta Ermua, esaterako.

Gaurko egunari, baina, Gipuzkoan emango zaio amaiera.

Apirilak 7, ostirala

Lemoa 00:49

Igorre 01:19

Zeanuri 02:16

Ubidea 03:56

Gopegi 05:08

Murgia 05:50

Izarra 06:42

Urduña 07:38

Amurrio 08:52

Arespalditza 09:11

Amurrio 10:01

Orozko 11:50

Laudio 12:45

Arrigorriaga 14:17

Basauri 14:44

Etxebarri 15:31

Galdakao 16:03

Zornotza 16:59

Durango 18:46

Elorrio 20:15

Berriz 21:00

Zaldibar 21:29

Mallabia 21:55

Ermua 22:18

Eibar 22:43

Eibar 22:43