Korrika 2024

Korrika 2024

Korrika 2024

21. edizioa

Korrikak Gares eta Gasteiz lotuko ditu apirilaren 4tik 14ra

eitb.eus

AEK-k euskararen alde egiten duen herri lasterraldiak Txillardegi omenduko du 21. edizio honetan.

01:23

Korrikak Euskal Herri osoa zeharkatuko du 2019ko apirilaren 4an Garesen hasi eta 14an Gasteizen bukatuta. “Klika” da hautatutako leloa, eta Txillardegi omenduko dute edizio honetan, “kulturan, euskalgintzan eta pentsamenduan ekarri zuen aldaketa” aintzat hartuta.

Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak gaur Donostiako San Telmo museoan egindako agerraldian esan duenez, hasierako helburu bikoitzari eusten dio Korrikak: babes ekonomikoa lortzea eta euskararen aldekotasuna sustatzea.

Euskaltegiei bideratzen zaizkien baliabideak oraindik “ez nahikoak” direla esan du Mugikak, nahiz eta “aurrerapausoak” izan diren. Helduek euskara doan ikasteko aukera izan dezaten bideak zabaltzea aldarrikatu du, halaber, Mugikak.

Asier Amondo Korrikaren arduradunak lasterraldiari buruz hitz egin du, eta aurtengo leloa azaldu du: «Klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera hartzea». Konpromisoak hartzeko garaia dela esan du Amondok.

Horrez gain, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi zena omenduko du Korrikak, euskara batuaren sorreran izan zuen paperagatik eta jarrera aldaketa bultzatu zuelako kulturan, euskalgintzan, pentsamenduan eta politikan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Korrika
  • Gaztea