X-gaztea maketa lehiaketa-X

X-gaztea maketa lehiaketa-X

Maketa Lehiaketa

Jaialdia

Bilbao BBK Live jaialdiak Dekot taldearen kontzertua iragarri du

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Oraindik ez dute zehaztu zein egunetan izango den bizkaitarren emanaldia, baina uztailaren 7tik 9ra Kobeta mendian arituko dira aurtengo Maketa Lehiaketaren irabazleak.

  • Dekot

    Dekot

Azken egunak arrakastatsuak eta biziak izaten ari dira Dekot taldekoentzat. Iragan ostiralean gogotsu baina, era berean, pittin bat urduri zeuden Maruri-Jatabeko musikariak, Maketa Lehiaketaren finala zela eta. Hala ere, emanaldi biribila eman zuten Bilboko Kafe Antzokian, epaimahaikideen eta han bildutako jarraitzaileen aurrean, eta, horri esker, Maketa Lehiaketaren 25. edizioko irabazle bihurtu ziren. Hartara, 5.000 euroko saria poltsikoratu zuten.

Horrez gain, azken orduan Bilbao BBK Live jaialdiak iragarri du aurten Kobeta mendian egongo direla bizkaitarrak, euren kantuak milaka musikazaleren aurrean aurkezten.

Aipatu lehiaketa abiatu genuenean agindu genuenez, 25. edizio honetako irabazleak, dirua ez ezik, Bizkaiko jaialdi ezagunenean jotzeko aukera izango zuen, eta horrela izango da. Antolatzaileek, baina, ez dute oraindik zehaztu zein egunetan eskainiko duen Dekot taldeak zuzenekoa.