Oinarriak

MAKETA LEHIAKETA IREKIA
  • Diskoetxe batekin inolako kontraturik ez duten Euskal Herriko talde eta bakarlari guztiek hartu ahal izango dute parte. Ez da inolako mugarik jarriko musika estiloari dagokionez.
  • Hautaketa-prozesua
    • Epaimahaiak, jasoko diren maketa guztiak entzun ondoren, aukeraketa egingo du. Hautatutako kantuak Gaztea atarian jarriko ditugu eta gustukoenari botoa eman ahal izango zaio. MAKETA BOZKATUENA finalera pasatuko da.
    • Bestalde, epaimahaiak beste HIRU MAKETA hautatuko ditu finalera igarotzeko.
    • Finalera pasako diren LAU HAUTATUEK joko dute zuzenean. Emanaldi horretan epaimahaikideak egongo dira eta, zuzeneko horretan oinarrituta, Gaztearen XXX. Maketa Lehiaketako irabazlea zein den erabakiko dute. Finala azaroaren 25ean izango da.
  • Sariak
    • Epaimahaiaren Saria: 5.000 euro dirutan* . BBK LIVE-n jotzeko aukera
    • GazteBizhitza saria (Entzuleen saria): 2.500 euro dirutan*.
    • Harrobia Saria. Oso Polita diskoetxearekin lau abestiko EP bat grabatzeko aukera

      *Oharra: Diru-sariei lehiaketetan ohikoak diren zergak aplikatuko zaizkie.
  • Talde edo bakarlari bakoitzak 3 kantu bidali beharko ditu. Horretarako, jarritako formularioa bete zuen datuekin (taldearen/artistaren izena, kantuaren izena, herria, ordezkari baten izen-abizenak eta telefonoa) eta audio formatuan sartu abestiak. Gu, kantak jaso ostean, zuekin jarriko gara harremanetan. Maketa igotzean arazoren bat baduzue, zalantzaren bat edo zuekin harremanetan jartzen ez bagara, bidali mezua gaztea@eitb.eus helbide elektronikora, mesedez.
  • Hauxe izango da Gaztearen XXX. Maketa Lehiaketaren egutegia:
    • Irailaren 6tik urriaren 13ra: Maketak igotzeko epea.
    • Finalerako bozketa-epea urriaren 27tik azaroaren 5era( goizeko 9:30etan)izango da. Finala azaroaren 25ean izango da
    • Talde/bakarlari bozkatuenek eta epaimahaiak hautatutako beste hiru talde/bakarlariek joko dute finalean, eta zuzeneko emanaldi horretan oinarrituta erabakiko dute epaimahaikideek nor izango den Gaztearen XXX. Maketa Lehiaketaren irabazlea.
  • Epaimahaiak hala baderitzo, bi sarietakoren bat hutsik gera daiteke.
  • Lehiaketetara aurkeztutako abestien autoretzari dagokion zalantzarik edo gatazkarik sortuko balitz, Gazteak ez luke bere gain hartuko inolako ardurarik. Liskar hori aldeen artean konpondu beharko litzateke.
  • Gaztearen XXX. Maketa Lehiaketan parte hartzeak arau hauek guztiak onartzea dakar. EiTBk eskubidea edukiko du jasoko dituen maketak Interneten igotako eta irratian eta telebistan emititzeko.
  • Gazteak behar bezala jakinaraziko du oinarri hauei dagokien aldaketa oro.
  • Lege-araudia, jurisdikzio aplikagarria eta Confianza Onlineri atxikitzea

    Webgune honetako Lege Oharra eta, zehazki, Pribatutasun Politika, arlo honetan aplikatzekoa den legeriaren arabera idatzi dira (bereziki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, 2016ko apirilaren 27koa, 3/2018 Lege Organikoa, 2018ko abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoa, eta 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa kontuan izanda), eta edozein unetan berrikusi eta aldatu ahalko dira, indarrean dagoen legediaren edozein aldaketatara egokitzeko. Kasu horretan, eduki berria webgunean argitaratzen den unetik izango da aplikagarria, eta erabiltzaileek eskuragarri izango dute.

    Webgunea erabiltzea —erabiltzaileak bertan sartzea eta nabigatzea barne— askea eta doakoa da, eta webgunearen pribatutasun politika eta lege oharra zein dagokion Espainiako legedia betetzeko konpromisoa hartzea dakar berekin. Gure erakundea Confianza Online elkarteari (irabazi-asmorik gabeko elkartea) atxikita dago, eta Elkarteen Erregistro Nazionalean inskribatuta dago (1. taldea, 1. atala, 594400 zenbakia, IFK: G85804011, Palma kalea 59, a etxabea, 28015 Madril, Espainia). Informazio gehiago: www.confianzaonline.es Baldintza orokor horiek Espainiako legeak arautzen ditu. Era berean, Auzien Ebazpen Alternatiboaren Legean xedatutakoa betez, kontsumitzaileei jakinarazten diegu, atxikitako erakundea den aldetik eta Kode Etikoaren arabera, erabiltzaileek Confianza Onlinera jo ahal izango dutela balizko desadostasunak ebazteko: https://www.confianzaonline.es/consumidores/como-reclam/ [^] formularioreclamaciones/. Erreklamazioak kontsumitzaileekin egindako transakzio elektronikoei buruzkoak badira, edo publizitate digitalari buruzkoak, edo arlo horrekin lotutako datuen babesari buruzkoak, Autokontroleko Publizitatearen Epaimahaiaren mende jarriko dira.

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena