X-gaztea maketa lehiaketa-X

X-gaztea maketa lehiaketa-X

Maketa Lehiaketa

Lehiaketa

Eskerrik asko Maketa Lehiaketan parte hartzeagatik!

Gaztea

Ia ehun lan jaso ditugu aurten. Beraz, eskerrak ematea baino ez zaigu geratzen. Orain epaimahaiaren txanda da. Martxoaren 18an abiatuko da bozketa fasea.

  • 29. Maketa Lehiaketa

    29. Maketa Lehiaketa

Maketa Lehiaketa lehiaketan parte hartzeko epea amaituta, epaimahaiaren txanda da orain. Jasotako ia ehun lanen arteko aukeraketa egin beharko du. Ondoren, bozketa fasea ipiniko dugu martxan martxoaren 17tik aurrera.

Gaztea atarian jarriko ditugu bigarren fasera pasatako proposamenak, eta gustukoenari botoa eman ahal izango zaio, martxoaren 25era arte. Maketa bozkatuenak pasako dira finalera. Epaimahaikideek beste hiru maketa aukeratuko dituzte.

Azkenik, finalera pasako diren lau hautatuek Bilboko Kafe Antzokian joko dute zuzenean apirilaren 3an. Emanaldi horretan, epaimahaikideak egongo dira eta, zuzenekoan oinarrituta, Gaztearen XXIX. Maketa Lehiaketako irabazlea zein den erabakiko dute. Lehiaketaren oinarriak Gaztearen webgunean kontsulta daitezke.

Sariak

Aurten ere ez da saririk faltako: 

-Epaimahaiaren Saria: 5.000 euro dirutan eta Bilbao BBK Live jaialdian jotzeko aukera.

-Entzuleen Saria:
2.500 euro dirutan.

-Kafe Antzokiaren Saria: 300 euro dirutan.