X-gaztea maketa lehiaketa-X

X-gaztea maketa lehiaketa-X

Maketa Lehiaketa

Maketa Lehiaketa

Nola bozkatu?

Erredakzioa

Bozketa faseari ekin diogu Gaztearen Maketa Lehiaketan! Hautatu gehien gustatu zaizuen abestia, eta sartu zure datuak jarraian agertzen den formularioan.

  • Maketa 2021

    Maketa 2021

Gaztearen XXX. Maketa Lehiaketa bozketa fasean da. Epaimahaiak aukeratu ditu finalistak, eta orain zuen txanda da!

Oso erraza da! Honako urrats hauei jarraitu behar diezue:

1. Sartu Maketa Lehiaketaren webgune berezian, eta aukeratu gehien gustatu zaizuen abestia epaimahaiak hautaturiko hogeita bat lanen artean. Ondoren, sartu zuen datuak formularioan.

2. Jarraian, segurtasun gisa erabiltzen diren kodeak bete.

3. Prozesua amaitzeko, mezu bat jasoko duzue zuen helbide elektronikoan, esteka batekin. Zuen botoa baieztatu behar duzue esteka horretan klik eginez.

Azaroaren 4ra arte duzue hori egiteko.