X-gaztea maketa lehiaketa-X

X-gaztea maketa lehiaketa-X

Maketa Lehiaketa

Aurkezpena

"Gaztea Maketa Lehiaketa 30 urte" dokumental interaktiboaren aurkezpena, gaur, Durangoko Azokan

B. F. | EITB Media

Aurtengo Maketa Lehiaketaren finala eta taldeen egunerokoa uztartuko ditu ikus-entzunezko pieza bereziak. Finalean gertatutakoa ikusteaz gain, dokumentalak hainbat adar izango ditu, talde bakoitzaren bizipenak bilduko dituena.

2:24
Mirua taldea

Gazteak "Gaztea Maketa Lehiaketa 30 urte" dokumental interaktiboa aurkeztuko du gaur Durangoko Azokan. Aurtengo Maketa Lehiaketaren finala eta musikarien bizipenak izango dira ikusgai ikus-entzunezko pieza berezi honetan, eta abenduaren 8an bertan izango da ikusgai Gaztearen webgunean eta Youtubeko kanalean.

Final handian gertatutakoaz gain, taldekideen urduritasuna, finaleko kontzertuen aurreko prestaketak, Kafe Antzokira bidaia eta beste hainbat anekdota izango dira ikusgai dokumentalean.

Gainera, kontaketa nagusiko adarretan klik eginda, taldekideen abestiak edota epaimahaikideen adierazpenak entzuteko aukera izango du ikusleak. Hala, erabiltzaile bakoitzak nahi duen moduan gozatuko du piezaz. 

Hitzordua 11:00etan izango da, Durangoko Azokako Irudienea gunean.