Albisteak

Jaialdia

Abuztuaren 30ean eta 31n egingo da En Vivo jaialdia Bilbon

L.Z.

Maiatzaren 30etik ekainaren 3ra, 25 eurotan egongo dira salgai jaialdirako bonuak. Besteak beste, The Offspring, The Toy Dolls, El Drogas eta Berri Txarrak arituko dira Kobetamendin.

Dagoeneko iragarri dute En Vivo jaialdia noiz egingo den Bilbon. Aspaldi aurreratu zutenez, abuztuaren 29tik 31ra bitartean Bilbok, Madrilek eta Bartzelonak hartuko dute rock jaialdi ezagun hau. Orain, datak zehaztu dituzte, eta Bizkaiko hiriburuan abuztuaren 30ean eta 31n izango dira kontzertuak.

Kobetamendik The Offspring, The Toy Dolls, El Drogas, Berri Txarrak eta Molotov taldeen zuzenekoak hartuko ditu bi egun hauetan. Madrilen, berriz, abuztuaren 29an eta 30ean egingo da jaialdia, eta Bartzelonan, abuztuaren 30ean eta 31n.

Aipatutako taldeez gain, besteak beste, Soziedad Alkoholika, Shikari Sound System, Mägo de Oz, Celtas Cortos, Boikot eta Segismundo Toxicómano arituko dira.

Sarrerak

Krisiaren kontrako bonu berezia 25 eurotan (+ banaketa gastuak) egongo da salgai. 96 orduko eskaintza berezi hau, maiatzaren 30etik (10:00etatik aurrera) ekainaren 3ra (10:00ak arte) egingo dute. Data horretatik aurrera 29 euroko salneurria (+ banaketa gastuak) izango du bonuak.

Kobetamendiko kontzertuak:

Hauek dira aipatutako bi egunetan Bilbon arituko diren taldeak:

THE OFFSPRING

THE TOY DOLLS

EL DROGAS

BERRI TXARRAK

MOLOTOV

SOZIEDAD ALKOHOLIKA

SHIKARI SOUND SYSTEM

MÄGO DE OZ

CELTAS CORTOS

BANDA BASSOTTI

GALLOWS

BOIKOT

KAOTIKO

SEGISMUNDO TOXICOMANO

LENDAKARIS MUERTOS

LOS ZIGARROS

PORCO BRAVO

GUERRILLA (Tributua Rage Against The Machine taldeari)

TNT (AC/DC taldearen bertsioak)

KARKOMA (Extremoduro taldearen bertsioak)

...eta baieztatu gabe dagoen beste artista bat