Albisteak

Jaialdia

Muse, Outkast eta Arcade Fire arituko dira Coachella jaialdian

Luzia Zugadi

Kalifornian apirilaren 11tik 20ra bitarteko asteburuetan egingo duten jaialdian, besteak beste, Beck, Calvin Harris, Lorde, Queens of the Stone Age eta Skrillex ere izango dira.

Coachella jaialdi ezagunak aurtengo edizioko kartela osatu du. Kartelburuen artean, Muse, Arcade Fire eta Outkast (bertan aritzeko elkartuko dira) daude, baina aipatutako taldeekin batera, besteak beste, Queens of the Stone Age, Pharrell Williams, Broken Bells, Lorde, Skrillex eta Foster the People ere izango dira.

Bi asteburutan egingo dute Coachella Valley Music and Arts Festival, apirilaren 11tik 13ra eta 18tik 20ra bitartean, eta munduko talde eta artista ezagunenetakoak igaroko dira bertatik.

Apirilaren 11n eta 18an, adibidez, Outkast, The Knife, Broken Bells, Haim, Bryan Ferry, Aloe Blacc eta The Replacements igoko dira agertoki gainera.

Apirilaren 12an eta 19an, berriz, Muse, Queens of the Stone Age, Skrillex, Pharrell Williams, Lorde, Foster the People, Pet Shop Boys, MGMT eta Fatboy Slim taldeen doinuak entzungo dira.

Sarrerak urtarrilaren 10etik aurrera egongo dira salgai. Normalean, minutu gutxitan agortu ohi dira Coachellarako sarrerak.

Hau da aurtengo edizioko kartela:

Coachella 2014 Foto: Coachella