Albisteak
Gaur, Senperen
Betagarri, Willis Drummond eta Glaukoma, Herri Urrats girotzen
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Besteak beste, Oihan Vega eta Kalakan ere arituko dira igandean Senpereko lakuan.
Herri Urrats festaren beste edizio bat hartuko du gaur Senperek, eta antolatzaileek iragarritakoaren arabera, musika talde garrantzitsuak arituko dira bertan. Horiekin batera, Oihan Vega ere Senpereko lakuan egongo da, modako kantuak jartzen.
Bestalde, Betagarrik doinu dantzagarriz jantziko du Ziburuko ikastolaren beharrei erantzuteko antolatutako jaia. Gasteizko zortzikoteak ska eta rock doinuak tartekatuko ditu oholtzan.
Gipuzkoatik Glaukomaren rap eta reggae doinuak helduko dira; Ipar Euskal Herritik, berriz, besteak beste, Kalakan hirukotearen musika.
Gainera, Torii taldea eta Nahia Zubeldiak eta Manu Mathhysek osatutako elektro-folk bikotea ere arituko dira Herri Urratsen.
Bukatzeko, Willis Drummond ere izango da Senperen. Aipatu taldeak egin du edizio honetako kantua.