kultura
Maiatzaren 1etik 10era
'.eus' domeinu izen berri bakoitzeko, 10 euro Herri Urratsentzat
Erredakzioa
Maiatzaren 1etik 10era bitartean erregistratzen den '.eus' domeinu izen bakoitzeko Puntueus Fundazioak 10 euro emango dizkio Seaskari, "euskarak Iparraldean duen presentzia sendotzeko".
-
Maiatzaren 10ean ospatuko da Herri Urrats
Puntueus Fundazioak 10 euroko dohaintza egingo dio Seaskari maiatzaren 1etik 10era sortzen den .eus domeinu izen bakoitzeko, “euskarak iparraldean duen presentzia sendotzen laguntzeko".
Horrez gain, .eus domeinua Ipar Euskal Herrian hobeto ezagutzera emateko asmoz Puntueus Fundazioak hainbat aurkezpen ekitaldi antolatu ditu datozen egunotan: apirilaren 30ean Baionan (18:30, Elkar denda) eta maiatzaren 11n Uztaritzen (18:30, Lapurdi gela) izango dira solasaldiok.
Herri Urrats, Iparraldeko ikastolen aldeko jaia, maiatzaren 10ean egingo dute, Senperen. Aurtengo Herri Urratsek, ohiko beharrei erantzuteaz gain, Ziburuko ikastolaren beharrei erantzun beharko die, behin betiko aterabide bat aurkitzeko.
.eus domeinua
.eus domeinua, euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzako Interneteko domeinua da, eta, euskara eta euskal kultura sustatu ez ezik, euskara eta euskal kulturaren komunitatea kohesionatzea ere du helburu.
2014ko udaberritik ikusgai da .eus domeinua Interneten, baina 2014ko abenduaren 3an zabaldu zen erabiltzaile guztientzat. Une honetan, 3.500 domeinu izen daude erregistratuta.