Albisteak

Bitxikeria

Bruce Springsteenen ama agertoki gainean, 90 urterekin

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

New Yorken aste honetan emandako kontzertuko unerik txalotuena izan zen Springsteenen eta bere amaren arteko dantzaldia.

Astelehenean New Yorkeko Madison Square Gardenen aritu zen Bruce Springsteen & The E Street Band. Beharbada, kontzertu horretako unerik txalotuena izan zen Springsteenen eta bere ama Adeleren arteko dantzaldia.

1980ko The River diskoko "Ramrod2 kantua abesten ari zela, 90 urteko emakumearengana gerturatu eta minutu batez dantza egitera ausartu ziren ama-semeak.

Ez da Adele semearen zuzeneko batera doan lehenengo aldia, ezta elkarrekin dantza egiten duten lehendabiziko emanaldia ere. 2009an eta 2012an Philadelphian elkarrekin dantzan aritu ziren, baita Londresen 2013an emandako kontzertuan ere. Orduan, Pamela (Springsteenen arreba) ere animatu zen.

Dakizuenez, maiatzean Donostia bisitatuko du Bruce Springsteen & The E Street Bandek. Ikusteko dago, beraz, Gipuzkoako hiriburura ere amarekin joango den ala ez.

z.