Itxi

kultura

The River Tour 2016

Bruce Springsteen Donostian izango da maiatzaren 17an

EITB.EUS

AEBko musikaria eta E Street Band bere taldea zuzenean ikusteko sarrerak martxoaren 4an jarriko dira salgai.

Bruce Springsteen eta The E Street Band bere taldea zuzenean arituko dira maiatzaren 17an Donostiako Anoeta estadioan. The River Tour 2016 biraren baitan Europan eskainiko duen kontzertuetako bat izango da Donostiakoa.

Sarrerak martxoaren 4an jarriko dira salgai, Interneten, Doctor Music eta Get In antolatzaileek ohar baten bidez jakinarazi dutenez.

Bi enpresok azaldutakoaren arabera, kontzertua eserita ikusteko sarrerak 65 eta 115 euro arteko prezioan erosi ahalko dira, eta emanaldia pistan zutik ikustekoak 80 euroan ("banaketa gastuak" gehitu behar zaizkie prezio horiei), eta 6 txartel hartu ahalko dira erosketa bakoitzeko.

doctormusic.com, ticketmaster.es, fnac.es, carrefour.es eta halconviajes.com plataformen bidez salduko dituzte txartelok, eta eskuratzeko beste biderik ez erabiltzea gomendatu dute kontzertuaren arduradunek, iruzur baten biktima izateko arriskua bailegoke.

Espainiako Estatuan beste bi kontzertu emango ditu Springsteenek: Bartzelonako Camp Noun izango da, maiatzaren 14an, eta Madrilgo Santiago Bernabeun hilaren 21ean.

Bira honetako emanaldietan, The River Tour 1980ko birako kontzertu mitikoak ekarri nahi dituzte gogora Springsteenek eta E Street Bandeko musikariek, eta jarraitzaileek nahi duten kontzertuaren grabazioa erosi ahalko dute, euskarri digitalean edo CD formatuan.

"600">