Albisteak

Egitaraua

Ken Zazpi, Vendetta eta Hesian, Barakaldoko Karmen jaietan nagusi

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Hurrenez hurren, Cadizetik eta Valentziatik iritsitako David De Maria eta Los Chis del Maiz musikariak ere arituko dira Barakaldon, uztailaren 9tik aurrera.

Estilo askotariko musika hartuko dute Barakaldoko Karmen jaiek uztailaren 9tik 17ra. Berrikuntza gisa, aipatzekoa da orain arte Lasesarre frontoian egiten zituzten kontzertuak Anaien Parkean izango direla aurrerantzean. Gainerakoan ez da aldaketarik egongo.

Esan bezala, uztailaren 9an abiatuko dituzte festak Ken Zazpiren zuzenekoarekin. Aste barrurako, berriz, helduagoei zuzendutako emanaldiak iragarri dituzte, nahiz eta hilaren 14an Vendettan musikak bustiko duen Herriko Plaza.

Egun bat geroago, euskal musikatik aldendu eta, David de Maria abeslari cadiztarraren abestiak entzungo dira leku berean. Nolanahi dela, ostiralean, baita, doinu guztiz ezberdinak lantzen dituen Los Chikos del Maiz taldearen zuzenekoa egongo da; kasu honetan, Anaien Parkean.

Bukatzeko, uztailaren 16an Hesianek itxiko du jaietako kontzertu-zikloa.