Albisteak

Musika egitaraua

Estilo anitzeko kontzertuak asteburuari begira

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, En Tol Sarmiento, Porco Bravo, Belako, Berri Txarrak, Ken Zazpi, Reincidentes eta Gariak 26 egongo dira asteburuan, Euskal Herrian.

OSTIRALA

Ostirala izango da asteburuko egunik musikatuena. En Tol Sarmiento eta Garilak 26 taldeek Bilboko Otxarkoagoa auzoa girotuko dute, eta Iralan, berriz, Porco Bravo eta Rat-Zinger izango dira. Horiek, ostera, ez dira Bizkaiko hiriburuan aurreikusitako kontzertu bakarrak, Liherren musika entzungo baita Kremlin aretoan, eta The Godoys Wonderersena Kafe Antzokian.

Bestalde, Oñatin, Reincidentes, Alerta Gorria eta Lokuria igoko dira Olakua auzoko oholtzara. Gainera, Oiartzunen, Eskean Kristo eta Joseba B. Lenoir egongo dira.

Hala eta guztiz ere, Iruñeak hartuko du ostiraleko hitzordu garrantzitsuena, Tres Sesenta jaialdiari esker, Monte del Oso, La M.O.D.A., Belako, Berri Txarrak, Ciclonautas eta DJ Goo aterako baitira agertokira.

LARUNBATA

Bizkaia aldean egingo dugu larunbateko lehendabiziko geldialdia. Bilbon, Bide Batezek Irala auzoa bisitatuko du. Horixe berori egingo dute Erandioko Goierri auzoan Xaiborrek eta Garilak 26k.

Lekeition ere izango da zer entzun, Josu Bergararen abesti berriek bustiko baitute Ka Hamahiru txiringitoa. Zaldibarren, berriz, Highlights eta The Riff Truckers bihurtuko dira gaueko protagonista.

Amaitzeko, bi emanaldi aipagarri. Villabona-Amasan, Katez eta Ardibaltzak arituko dira, eta Iruñean, Tres Sesenta jaiaren bigarren egunean, Baobabs Will Destroy Your Planet, Maga, Grises, Ken Zazpi, Xoel Lopez eta Edu Ammu DJ.

IGANDEA

Igandean, El Niño de Elche eta Bengalifere Trio gonbidatuko dituzte Urretxuko Santa Barbara auzora.