Albisteak

Abesti berriak

Fermin Muguruzaren "Baldintzabikoa" kantua, Gaztean, esklusiban

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Gainera, Hesian taldearen "Hemen naiz" eta Rihannaren "Love On The brain" daude aste honetako nobedadeen artean.

Azaroaren 25ean argitaratuko du Fermin Muguruzak Chalart 58rekin batera grabatutako diskoa, eta, aurrerapen gisa, "Baldintzabikoa" abestia estreinatu du gaur bertan Gaztea Irratian, nahiz eta kantu hori ofizialki ez duen azaroaren 11ra arte aurkeztuko.

Jule Goikoetxea idazlearen poema batean oinarrituta dago abestia, berorren izen bera duen bertso batean, hain justu. Grabazioan, Paul Thibodeaux bateria-jotzaileak ere hartu du parte. Aurretik ere aritu izan da Ferminekin batera New Orleans Basque Orkestran.

Fermin Muguruzaren kantua ez ezik, Hesianen "Hemen naiz" ere sartu dugu zerrendan aste honetan, baita Rihannaren "Love On The Brain" eta Charli XCXren "After the Afterparty" ere.

" ere.

" ere.

" ere.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Fermin Muguruza