Albisteak

Iragarpena

The Cure taldeak Barakaldo astinduko du gaur

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Kontzertua BEC erakustazokan izango da, eta sarrerak eskuragarri daude oraindik.

The Cure taldeak Europatik egiten ari den kontzertu-birak Euskal Herria zapalduko du gaur. Hain zuzen ere, Barakaldon izango dira britainiarrak ostegun honetan.

(The Cure taldearen zuzenekoa, Bilbao BBK Liven)

Espainiako Estatuan, guztira, hiru kontzertu emango dituzte: lehena, Madrilen izan zen; bigarrena, Barakaldon, gaur, eta hirugarrena, Bartzelonan, hilaren 26an. Bira horren baitan, guztira 30 zuzeneko eskainiko dituzte, 17 herrialdetan.

Robert Simth, Simon Gallup, Jason Cooper, Roger O'Donell eta Reeves Gabrels igoko dira oholtza gainera, eta taldearen 37 urteko musika-ibilbidearen errepasoa egingo duten aipatu zuzenekoetan.

The Cureren talde gonbidatua The Twilight Sad izango da.

Sarrerak

Sarrerak Ticketmaster sarean, El Corte Inglesen eta Live Nationen webgunean eros daitezke.

Sarrerarik merkeenak 45 euroan daude salgai; garestienek, berriz, 75 eurok prezioa daukate.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Barakaldo