Albisteak

Urtarrilaren 7an, Santana 27n

Gatiburen Bilboko kontzerturako sarrerak, agortuta

Bi egun lehenago, Petritegi sagardotegian arituko dira bizkaitarrak, eta zuzeneko horretarako ere ez da sarrerarik geratzen.

  • Gatibu. Argazkia: Galder Izagirre

    Gatibu. Argazkia: Galder Izagirre

Gatibuk sare sozialen bidez jakitera eman du agortu egin direla Bilboko Santana 27 aretoan urtarrilean emango duen kontzerturako sarrerak. Duela egun batzuk iragarri zuten sarrera gutxi gelditzen zirela urtarrilaren 7ko hitzordurako, eta bi egun lehenago Astigarragako Petritegi sagardotegian eskainiko duten emanaldirako sarrerak agortuta zeudela.

Dakizuenez, Errege egunaren bezperako kontzertuan, Musik & Txotx ekimenak musika eta sagardoa uztartuko ditu Petritegi sagardotegian.

20:00etan, Donostiatik aterako da Gatiburen jarraitzaileak Astigarragako aipatu sagardotegira eramango dituen autobusa, bertantxe emango baitute kontzertua. Gainera, txotx egin ostean, bertoko produktuekin egindako pintxo afariaz gozatuko dute hara joaten direnek.

Aurretik, El Columpio Asesino, Capsula, John Berkhout, Bigott, Kokoscha, Arizona Baby eta Los Bracco aritu izan dira Petritegin. Aurten, berriz, Alex Sarduiren taldeak bisitatuko du sagardotegi ezaguna.

Aske maitte, aske bizi lan berria aurkeztuko dute hantxe, Durangoko Azokan estreinatu ondoren.

.